Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Bigarren hiruhilekoa

Krisia depresio itxura hartzen ari dela ohartarazi du Jaurlaritzak

Erredakzioa

2012/09/12

Apirila eta ekaina bitartean % 0,9 jaitsi da Barne Produktu Gordina. Bederatzi hilabete daramatza behera Euskadiko ekonomiak, eta ez dute emaitza ona aurreikusten urteko hirugarren hiruhilekorako.

  • Carlos Aguirre, Ekonomia sailburua.

    Carlos Aguirre, Ekonomia sailburua. EFE

Iruzkinak

Europako, Espainiako eta Euskadiko egoera ekonomikoa depresio itxura hartzen ari dela ohartarazi du asteazken honetan Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak. ''Teknikoki gero eta depresio itxura handiagoa du'', esan du.

Komunikabide aurrean agerraldia egin du Aguirrek Gasteizen, Euskadiko ekonomiak urteko bigarren hiruhilekoan izan duen garapenaren berri emateko.

Bederatzi hilabetez jarraian behera egin du EAEko ekonomiak. Iazko datuekin alderatuta, Euskadiko ekonomiak % 0,9 galdu du: Espainiakoak (% 1,3) baino gutxiago, baina eurogunekoak (% -0,5) baino gehiago.

Hala ere, azken hiruhilekoetako datuekin alderatuta, Euskadiko joera Espainiakoaren antza ari da hartzen, industriaren bilakaera txarrak eraginda. Jaitsiera % 0,4koa izan da, sailburuak emandako datuen arabera.

Aguirreren esanetan, eurogunean industriak izan duen atzeraldiak areagotu du EAEko ekonomiaren bilakaera txarra.

Ia arlo guztiak egin dute txarrera

Arloka, sektore bat ere ez dabil ondo. Nekazaritza da salbuespena, baina ekonomia sailburuak esan duenez, ia ez du eraginik. Industria behera etorri da ( % 2,5); eta eraikuntzak % 6 baino gehiago galdu du.

Kontsumoak eta enpleguak ere, behera

Jarduera ekonomikoak atzera egin du, kontsumoak ere behera egin duelako. Atzeraldiak enpleguari ere eragin dio, puntu erdi galdu baitu urtebetean. Arlo guztietan galdu dira lanpostuak, nekazaritzan izan ezik. Azpimarragarria izan da eraikuntzan galdutako lanpostu kopurua.

Kupoaren negoziazioa

Kupoaren negoziazioari dagokionez, Rajoyren Gobernuak finantza arloa eta zerga kontuak nahastu egiten dituela esan du Aguirrek. Sailburuaren hitzetan, Kontzertu Ekonomikoaren finantza arloa zergekin nahasten dute, eta Kupoa eta BEZaren diru-bilketa lotu egiten ditu. Horrek guztiak negoziazioa blokeatzen duela azaldu du Aguirrek, eta, Jaurlaritzak aldarrikapenetan ez duela amore emango berretsi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#