Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

PPko buruzagien bilera

100.000 milioiko laguntza soilik bankuentzat dela esan du De Guindosek

Erredakzioa

2012/09/22

Bestalde, gastu publikoaren "lehentasuna" pentsioak izango direla adierazi du Ekonomia ministroak.

  • Luis de Guindos Ekonomia ministroa.

    Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Iruzkinak

Luis de Guindos Ekonomia ministroak berretsi duenez, Europar Batasunak Espainiako finantza sistema onbideratzeko emango duen 100.000 milioi euroko laguntza "soilik banketxeentzat izango da".

Erkidegoetako PPko buruzagiekin egin duen bilera baten ostean hitz egin du, eta banketxeak onbideratzeko behar den kopurua "Euroguneak emandako 100.000 euroak baino gutxiago" izango dela nabarmendu du.

Ildo honetan, Oliver Wyman ikuskatzaileak iragarritako bidetik joango dela esan du, hau da, 60.000 milioi euro inguru beharko dituztela.

Bestalde, 100.000 euroko maileguak "datozen egunetan Gobernuak onartuko duen Erreformen Plan Nazionalarekin" ez duela zerikusirik nabarmendu du, izan ere, "planak hazkundea, lehiakortasuna eta esportazioa bultzatuko" duela esan du.

Erreformen Plan Nazionalak "egitarau zabala du, eta datozen egunetan jakinaraziko da", Estatuko Aurrekontuekin batera. De Guindosek adierazi duenez, "gastu publikoren ikuspuntutik, pentsioak lehentasuna izango dute".

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa