Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Hiru euskal hiriburuetan

Milaka lagunek murrizketen aurka protesta egin dute Euskadin

Erredakzioa

2012/09/22

ELAko eta LABeko idazkari nagusiak Bilboko martxaren buruan izan dira. Ibilbidean zehar datorren asteazkeneko greba orokorraren aldeko leloak entzun dira.

Iruzkinak

Milaka lagun euskal hiriburuko kaleetara atera dira larunbat arratsalde honetan, sindikatu abertzaleek deituta, Mariano Rajoyren Gobernuaren erreforma ekonomikoen aurka protestatzeko. Adolfo Muñoz "Txiki" ELAko idazkari nagusia eta Ainhoa Etxaide LABeko arduraduna Bilboko martxaren buruan izan dira, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT sindikatuetako arduradunekin.

Muñozen arabera, gaurko manifestazioa "datorren asteazkenean Euskal Herrian izango den greba orokorraren atarikoa" da. Honen esanetan, Madrilgo Gobernuak ezarritako lan-erreformek "lan eta giza-eskubideak suntsitu nahi dituzte eta bere ideologia inposatu nahi dute".

Bestalde, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren aburuz, "inposatutako" erreforma ekonomikoak "elite ekonomiko batek gidatutako diktadura ekonomiko bat ezartzeko balio du". "Erreforma hauen atzetik ez dago krisitik irteteko konponbidea, eskubiderik gabeko etorkizun bat baizik", iragarri du Etxaidek.

"Egungo egoera oso larria da, eta honek erantzun sendo bat eskatzen du: horregaitik egin dugu irailaren 26ko greba orokorrerako deialdia", azaldu du, "pasibotasuna ez da alternatiba".

'Euskal Herrian murrizketarik ez!'

Bilboko manifestazioa 17:45ak aldera hasi da, 15 minutu beranduago, Jesusu Bihotza plazatik abiatuta, Areatzako zubiraino. "Euskal Herrian murrizketarik ez!" izan da martxaren leloa. Ibilbidean zehar erreforma ekonomikoen aurkako eta datorren asteazkeneko greba orokorraren aldeko leloak entzun dira. Halaber, hainbat kolektibo atxiki dira manifestaziora, tartean, pentsiodunak eta Formicako langileak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#