Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

EAEko Auzitegi Nagusiak

Laminaciones Arreguiren lan-erregulazioko txostena atzera bota dute

Erredakzioa

2012/10/10

''Enpresa errepresalia'' izan dela eta kaleratze kolektiboak "grebaren eta askatasun sindikalaren oinarrizko eskubideak" urratzen dituela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Iruzkinak

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Celsa Atlantic-en (Laminaciones Arregui zen enpresa) zuzendaritzak aurkeztutako eta 358 langileei eragingo zien lan erregulazio txostena.

EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena gaur argitaratu da eta komiteak eta ELAk aurka egindako kaleratze kolektiboak "grebaren eta askatasun sindikalaren oinarrizko eskubideak" urratzen dituela ondorioztatzen da bertan. Halaber, ''enpresa errepresalia'' izan dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak.

Ekainean eman zuen enpresak jakitera lan-erregulazioko plana hasiko zuela, eta Gasteizeko eta Urbinako (Araba) bi lantegiak ixtea aurreikusi zuen. Hori dela eta, langile guztiak (358 langile, guztira) kaleratzea aurreikusi zuen.

Arrazoi ekonomikoak argudiatuta hartu zuen erabakia enpresak, baina langileen ordezkaritzak helegitea jarri zuen, enpresa ixteko "arrazoi ekonomikorik eta produktiborik" ez dagoela argudiatuta.

Enpresa Batzordeak ''adostutako irtenbidea'' proposatu du

Celsa Atlantic (garai bateko Laminaciones Arregui) lantegiko Enpresa Batzordea pozik agertu da epaiarekin, eta gatazka konpontzeko ''adostutako irtenbidea'' proposatu du.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#