Albisteak

Ekonomia

Informa nazazu RSS

Ekonomia

Lan Erregulazio Txostena

Formicak 169 langileren kaleratzeak gauzatzea erabaki du

Erredakzioa

2012/10/12

205 langile dituen enpresak horietako 169 kaleratuko dituela komunikatu zien langileen ordezkariei. Bitartean, enpresa-batzordeak aurkeztutako plana baztertu egin du.

  • Formica enpresako langileak, Galdakaoko lantegian.

    Formica enpresako langileak, Galdakaoko lantegian. Artxiboko argazkia

Iruzkinak

Irailean aurkeztutako Lan Erregulazio Txostenaren kontsulta epea bukatu ostean, Formica enpresak Galdakaoko lantegiko 169 langile kanporatzea erabaki du. ELA sindikatuak azaldu duenez.

Lan Erregulazio Txostenentzat araututako legeak eskatzen duen bezala, joan den irailaren 10ean langileek eta enpresa zuzendaritzak batzar bat egin zuten, eta enpresa-batzordearen ustez, zuzendaritzak langileen eskakizunei kasu egitea baztertu zuen. Langileek Erregulazio Txostena kentzea eta Galdakaoko lantegian lan egiten dutenen lanpostuak bermatuko dituen industria-plan bat egitea eskatu zioten zuzendaritzari.

205 langile dituen enpresak horietako 169 kaleratuko dituela komunikatu zien langileen ordezkariei. ELA sindikatuaren ustez, “epe honetan zehar argi geratu da ez dagoela ez arrazoi ekonomiko ezta produktiborik eskualdeko eragile ekonomikorik handienetarikoa izan den enpresa baten produkzio-jarduera bat guztiz eteteko.

Enpresa-batzordearen gaitzezpena

Zentzu horretan, irailaren 10ean burutu zen azken batzarrak lehenago egin direnen antzeko eskema izan zuela kritikatu dute langileek, “zuzendaritzak ez baitu onartu langileen eskaera eta langileak erosten saiatu da, horiek beren eskubideak alde batera utzi eta kalte-ordain handiagoak onartu ditzaten”.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#