Albisteak

Gizartea

Gizartea

Elkarrizketa euskal kulturan adituari

Alberto Santana: AEBetako euskal abentura oso errealitate bizia da oraindik

Igor Lansorena

2009/03/11

Santana, euskal kulturan adituak esan du Boisen aurkitu duen errealitatea, uste zuena baino askoz indartsuagoa dela.

Alberto Santana UNEDeko irakaslea Bergaran, Bizkaiko Foru Aldundiko ondare historikoaren arduraduna eta EITBko “La mirada magica” saioko gidoilaria izan da. Orain, berriz, Boisen dago Euskal Ikasketen inguruko programa bi urtez zuzentzeko.

“Euskal nortasuna Euskal Herrian definitzen duten oso modu bestelakoan ikusten da diasporan”, azaldu du Alberto Santana Boise Stateko unibertsitateko Euskal Ikasketak programako zuzendariak.

Albertok dioenez, Boisen ez dago nortasunen bateraezintasun edota gainjartzerik. “Han (Euskal Herrian) nortasunak baztertzaileak dira, hemen, berriz, bultzatu egiten dituzte eta harrotu egiten dira bat baino gehiago hautatzeko aukera duela eta”.

Hala ere, hau ez da Alberto Santanak Boisera iristean hartu zuen lehen ezusteko positiboa, izan ere, euskal diasporako elkarte zabalenetakora heldu zenean, “uste baino gehiago aurkitu zuen”.

“Euren euskalduntasunaren inguruko sinesmena oso sakona da, apurka-apurka belaunaldi batetik bestera, euskalduntasun hori garatzen joan dira Idaho eta Boiseko herriei euren nortasunak erantsiz”.

“Gaur egun, Boiseko alde zaharra euskaldunak dira. Euren nortasuna galdu barik, Estatu eta hiriburuko nortasunaren erdigune bilakatu dira” azaldu du Santanak.

Alberto Santana UNEDeko irakaslea zen Bergaran, Bizkaiko Foru Aldundiko ondare historikoaren ardura zeukan eta EITBko “La mirada magica” saioko gidoilari bezala aritzen zen.

Bizitzak, berriz, aldaketarako gonbitea luzatu zion eta aste bitan maletak egin, behar zuen guztia bildu eta Boisera joan zen.

Familia eta 25 kiloko matelan sartzen ziren tramankulu guztiak lagun, Alberto Boisera iritsi zen dago Euskal Ikasketen inguruko programa bi urtez zuzentzeko.

Santana, euskal kulturan adituak esan du Boisen aurkitu duen errealitatea, uste zuena baino askoz indartsuagoa dela.

“Ezagutzen nuen Amerika mendebaldeko euskaldunen abentura Euskal Herrian utzi zuten hutsunearengatik batez ere, baina onartu behar dut euskal abentura oso errealitate bizia da oraindik” azaldu du.

“Euren burua euskalduntzat duten 15.000 lagun aurkitu ditut, batzuek jatorri euskalduna dute eta beste batzuek, berriz, nortasun etniko euskalduna”

Boise State University

Albertoren ustez, Euskal Ikasketen programa sortu izana, Boiseko euskal komunitatea eremu politiko, gizatiar, nekazal eta kulturaletan ederto barneratuta dagoela esan nahi du.

“Boiseko euskaldunek beste komunitate batzuei euren bizitza eta kulturako esperientziak eskaini ahalko dizkiete. Horrela, zer diren eta nondik datozen ondo azaldu ahalko dute nortasunak erabat pilatuta dauden mundu honetan”.

Santanak azaldu digunez, bere helburu nagusia Boiseko eta inguruko euskaldunei euren buruaren inguruko jakintza zabaltzeko tresnak eskaintzea da.

Ildo beretik, Alberto Santanaren beste lanetako bat Euskal Ikasketen eta unibertsitateko gainontzeko programen arteko zubi lana egitea da.

“Euskal Ikasketen zentroa kulturaren eremura dago zuzenduta, baina sail guztietara zabaldu beharko lukete. Ostalaritza eskola bat daukagu; bada, zergatik ez ditugu uztartuko sukaldaritza eta euskal sukaldaritza?

Baina, Albertoren aburuz, unibertsitatearen barnean informazioaren elkartrukea egitea ez da nahikoa, eta beste zentro batzuekin ere baliabideak, energia eta proiektuak partekatzea ezinbestekoa da.

Une honetan BSUko Euskal Ikasketen erronka nagusia Boise State, Nevada, Kalifornia eta Kalifornia Stateko unibertsitateekin euskal ikasketak bateratzeko partzuergoa sortzea da.

2008an sinatu genuen akordio batetik abiatuta, lau zentroek ikasketen kalitatea hobetzeko batera lan egiteko konpromisoa hartu dute.

“Gutxi gara eta ozeano zabalean sakabanatuta gaude; elkarrekin lanik egiten ez badugu, zaila da aurrera egitea”, azaldu digu Santanak.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa