Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

'Iruña-Veleia' kasua

Arduradunen kontrako salaketa jarri du Arabako Foru Aldundiak

Erredakzioa

2009/03/24

Iazko azaroaren 19an Aldundiaren aginduz zenbait adituk egindako txostenaren arabera, aztarnategian aurkitutako zeramiketako grafito idatziak faltsuak dira.

Arabako Foru Aldundiak salaketa jarri du Gasteizko Auzitegiko Guardiako Epaitegian ''Iruña-Veleia'' kasuko arduradunen kontra, "Arabako ondare kulturalaren kontrako delitu zantzuak" daudela erabaki ostean.

Iazko azaroaren 19an Aldundiaren aginduz zenbait aditu egindako txostenaren arabera, aztarnategian aurkitutako zeramiketako (III, IV eta V mendeetakoak) grafito idatziak faltsuak dira.

Lorena Lopez Lacallek, Kultura diputatu foralak, bide penala erabiliko dutela adierazi du, Foru Aldundia "Arabako aztarnategi arkeologikoan jazotako guztiaren kaltetu zuzena" dela uste baitute.

Foru erakundeak ez ditu salatuen izenak eman jakitera eman nahi izan; "errespetua izan nahi dugu hasiko den prozedura honekin", argitu dute.

Arabako Foru Aldundiak, halaber, administrazio-espediente zigortzailea ireki du Lurmen enpresaren (aztarnategia induskatzearen arduraduna) kontra.

Zigor eta administrazio prozedurak gorabehera, Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoak bisita eta lan zientifikoko programak egiten jarraituko du.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa