Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Tuteran

Hasi da historiako Korrikarik luzeena

Erredakzioa

2009/03/27

Lehen tartean Alizia Iribarren euskaltegiko irakasleak eraman du testigua eta ondoren Fontellaseko Argia ikastolako bi ikaslek hartu diote lekukoa.

Gaur arrtsaldean hasi da Korrika Tuteran (Nafarroa) eta hamaika egun geroago eta 2.500 kilometro egin ondoren, apirilaren 5ean, amaituko da Gasteizen. Zazpi herrialdetako ehunka herritatik igaroko da Korrika.

Korrika antolatzen ari den taldeak, AEK-k, euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familiei zein euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten guztiei omenaldi xumea egin nahi die. Baina aurtengo Korrikak berrikuntza bat dakar, omenaldi hori ez da kultur ikuskizun bat izango, ezpada edizio honetako omenduak protagonista gisa dauzkan dokumental baten estreinaldia; ''Bidaia intimoak'' du izenburua.

Ongi etorri lagun!!! kantuak jarriko du Korrika 16ren erritmoa. Betagarri taldeak osatu du abestia, Jon Maiaren hitzak ardatz gisa hartuta, Durangon gaur egindako aurkezpenean antolatzaileek jakinarazi dutenez. eta doinu bizia da eta talde gasteiztarraren ohiko erritmoak ditu oinarrian.

Ekimenaren 16. edizioa da eta euskaltegientzako dirua biltzeko helburua du, "euskararen alde indarrak batzeko", antolatzaileen hitzetan. 1980tik estreinatu zenetik "euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena bihurtu da, munduan antzekorik ez dago", antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Horrela, testigua esku ezberdinek eramango dute Gasteizera heldu arte. Lehen tartean Alizia Iribarren euskaltegiko irakasleak eraman du eta ondoren Fontellaseko Argia ikastolako bi ikaslek hartu diote lekukoa. Lasterketa eguraldi onarekin hasi da ehunka lagunek babestuta.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa