Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Hiltzaileak 20 urteko espetxe-zigorra osorik betetzea eskatu du Nagore Laffageren amak

Erredakzioa

2009/04/23

Asun Casarolak esan du bere alabaren hiltzailea pertsona "hotza" eta "kalkulatzailea" dela, "egiten ari zenaren jabe" zela. Hori dela eta, epaiketa lehenbailehen egitea eta erantzuleak zigorra osorik bete dezala eskatu du.

Nagore Laffageren amak esan du ondo deritzola fiskalak gertakaria hilketatzat hartu izan eta ez homizidiotzat. Ildo horretan, hiltzaileak Ministerio Publikoak eskatutako 20 urteko espetxealdia osorik bete dezala exijitu du. Nagore Laffage joan den urteko sanferminetan hil zuten.

"Familiak epaiketa justua izatea baino ez du nahi, eta zigorra delituaren araberakoa izan dadila", azpimarratu du Asun Casarolak. "Argi daukat gizarte demokratiko batean hilketak ordaindu egiten direla, eta horregatik legeak esaten duena beteko dut, baina espetxealdia ez murriztea eta 20 urteko zigorra osorik betetzea nahiko nuke", erantsi du.

Era berean, bere alabaren hiltzailea gazte "hotza" eta "kalkulatzea" dela adierazi du, "zer egiten ari zen bazekiena".

Bestalde, hiltzailea behin-behineko espetxealdian "errege bat" bezala dela esan ostean, epaiketak "azkarrago" egin behar direla nabarmendu du, "errudunak hasieratik ordain dezan egindakoa".

Epaiketa

Oraindik ez dute argitu epaiketa noiz izango den, baina Casarolak esan du uda baino lehen izatea gustatuko litzaiokeela, familiak hau guztia atzean utzi nahi duelako. "Epaiketa luze hauekin biktimaren familia zigortzen da, oso gogorra baita", gaineratu du.

Hilketa honen kasuan justizia egiten bada, "gizarteari mezu argia igorriko zaio: emakumeen kontrako indarkeriak ez duela adinik, arrazarik, maila kulturalik, ezta estatus sozialik ere. Emakumeek ezetz esateko eskubidea dute, emakumeek indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea dute".

Nagore Laffageren familiak hasieratik eskatu du hiltzailearen datuak eta argazkiak zabaltzea. Gizarteak nor den jakitea nahi dute eta, horregatik, "epaiketaren egunean aurpegia ikus" zaiola eskatzen dute.

Manifestazioa eta esker on hitzak 


Beste alde batetik, Asun Casarolak iragarri du datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela eguerdiko 12:00etan Iruñean "Nagorerentzat egia, justizia eta oroimena eskatzeko".

Horrez gain, justizia eskatzeko familiak sortu zuen blogean jasotako 60.000 sinadurengatik eta elkartasun keinuengatik eskerrak eman nahi izan ditu. "Keinu horiek aurrera jarraitzeko indarra ematen digute", azpimarratu du.

Azkenik, erakundeei eta komunikabideei neurriak hartzeko eskatu die, "gizartea konturatu dadin gauzak aldatu egin behar direla" eta Nagore Laffageren edota Marta del Castilloren moduko kasuak berriro ez gertatzeko.

Manifestazioa eta eske on hitzak


Beste alde batetik, Asun Casarolak iragarri du datorren larunbatean manifestazioa egingo dutela eguerdiko 12:00etan Iruñean "Nagorerentzat egia, justizia eta oroimena eskatzeko".

Horrez gain, justizia eskatzeko familiak sortu zuen blogean jasotako 60.000 sinadurengatik eta elkartasun keinuengatik eskerrak eman nahi izan ditu. "Keinu horiek aurrera jarraitzeko indarra ematen digute", azpimarratu du.

Azkenik, erakundeei eta komunikabideei neurriak hartzeko eskatu die, "gizartea konturatu dadin gauzak aldatu egin behar direla" eta Nagore Laffageren edota Marta del Castilloren moduko kasuak berriro ez gertatzeko.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa