Albisteak

Gizartea

Gizartea

Energia nuklearra

Segurtasun Nuklearreko Batzordeak gaur eman lezake Garoñari buruzko txostena

Erredakzioa

2009/06/04

Dena dela, Espainiako Gobernuak erabaki beharko du zentrala itxi edo zabalik utzi.

Baliteke Segurtasun Nuklearreko Batzordeak (CSN) gaur argitzea Garoñako (Burgos) zentral nuklearrak beste 10 urtez jarrai dezakeen lanean. Ondoren, baina, Espainiako Gobernuak erabaki beharko du zentrala itxi edo zabalik utzi. Hauteskunde kanpainan, sozialistek zentralaren itxiera promestu zuten, baina badirudi azkenean lobby nuklearraren eskaria onartuko dutela.

Batzordearen erabakia halabeharrez betetzekoa izango da zentralari funtzionatzen jarraitzeko baimena ukatzen badio. Dena dela, hedabideei egindako filtrazioen arabera, azkenean baimena luzatzearen alde egingo du.

Segurtasun Nuklearreko Batzordea organo politikoa da, erakunde teknikoz jantzita badago ere. Izan ere, PSOEko bi ordezkarik, PPko bik eta CiUko batek osatzen dute, eta horietako hiruk ez dute inoiz lan egin energia nuklearraren sektorean.

Atzo arratsaldeko lehen orduan, CSNko kontseilariek bilera gaur arte atzeratzea erabaki zuten. Txostena emateko bihar arteko epea dute.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa