Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Energia nuklearra

Zer eragin ekonomiko izango luke Garoña ixteak?

Erredakzioa

2009/06/04

Zentral nuklearraren jabe diren enpresek datu negatiboak eman dituzte, baina erakunde ekologistek txikitu egin dute eragina. Bestalde, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak gaur emango du Garoñari buruzko txostena.

Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren eztabaida kalean da. Baina energiaren kontua ez ezik, zentrala ixteak ekarriko lukeen eragin ekonomikoa ere dute hizpide.

Horren ildotik, zentralaren jabeek, Endesa eta Iberdrola konpainia elektrikoek, ohartarazi dute argindarra %10 garestituko litzatekeela itxiz gero.

Halaber, sektore nuklearretik ziurtatu dute "600 lanpostu zuzen eta zeharkako 400 baino gehiago" galduko liratekeela.

Eztabaidaren mugaren beste aldean, baina, Greenpeacek "faltsutzat" jo ditu datuok, eta Nuclenorreko (Iberdrolak eta Endesak sortutako enpresa) datuak aipatuta, zentralaren langile finkoak 323 direla ziurtatu du.

Halaber, argindarra garestituko litzatekeela ere ukatu du, "Garoñako zentral nuklearra duela hainbat urtetatik amortizatuta baitago eta Espainiako sistema elektrikoari egiten dion ekarpena jada orekatuta baitago energia berriztagarrien bidez".

Berriztagarriek lanpostu gehiago sortzen dituzte

CCOO sindikatuaren txosten baten arabera, sektore nuklearrak 4.124 langile zituen 2005 urtean. Horietako %52,8 zentraletako langile finkoak ziren.

Bere aldetik, energia berriztagarrien sektoreak 89.000 lanpostu zuzen zituen 2007ko amaieran, sindikatuaren beste txosten baten arabera. Datuok erakusten dute energia berriek aberastasun gehiago sortzen dutela sendientzat.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa