Albisteak

Gizartea

Gizartea

Polemika Garoñaren harira

Garoña martxan mantentzearen alde agertu da Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua

Erredakzioa

2009/06/05

Ustiapen baimena beste 10 urtez luzatzeko oniritzia eman du Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak eta astelehenean prentsaurrekoa emango dute erabakia publikoki azaltzeko.

Segurtasun Nuklearrerako Kontseilua Garoñako zentrala beste hamar urte gehiagoz irekita izatearen alde agertu da. Hori bai, Industria Ministerioari igorri dion txostenean zentralaren kable-sarea eta segurtasun balbulak aldatu behar direla dio, martxan mantendu nahi bada.

Gaur gauerdira arte zuen epea Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoña itxi ala ez erabakitzeko. Ebazpena arratsaldean aurkeztu dio Industria Ministerioari, nahiz eta astelehena arte ez duten ofizial egingo.

Hala eta guztiz ere, datorren astelehenera arte ez dute erabakia ofizialki jakinaraziko. Astelehenean, kontseiluko kideek eurek azalduko diote Miguel Sebastian Industria ministroari ebazpenaren nondik norakoak eta ondoren publikoki emango dute horren berri.

Gaurkoarekin, azken egunotan sei bilera egin ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoñaren inguruan.

Aipatzekoa da Segurtasun Nuklearraren Kontseilua organo politikoa dela, erakunde teknikoz jantzita badago ere; izan ere, PSOEko bi ordezkarik, PPko bik eta CiUko batek osatzen dute, eta horietako hiruk ez dute inoiz lan egin energia nuklearraren sektorean. Gainera, Alderdi Popularrak eta CIUk dute gehiengoa eta lizentzia luzatzearen alde daude.

Erreakzioak

Emilio Olabarria EAJko diputatuak Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren (CSN) erabakia deitoratu du, zentrala "zaharkitua dagoelako, arazo teknikoak dituelako eta zonaldeko lagunen osasunarentzako eta ekosistementzako arrisku bat delako".

Bestalde, txostena "Gaztela eta Leonentzat, Espainiarentzat eta Miranda de Ebrorentzat albiste positibo bat da", Jose Antonio de Santiago-Juarez Gaztela eta Leongo Gobernuko bozermailearen hitzetan.

CSN "energia nuklearraren aldeko erakundeak" eta Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Komertzio ministroak baimena berritzeko erabakia otsailean adostu zutela salatu du Carlos Bravo Greenpeaceko bozermaileak.

CSNk izandako "gardentasun eta sen demokratiko falta" kritikatu du Ekologistak Martxan taldeak, txostena astelehenera arte ez argitaratzeagatik. "Ekintza ilun" bat izan dela salatu du, igandean izango diren Europako hauteskundeetan herritarren botoan eraginik ez izateko helburuarekin.



Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa