Albisteak

Gizartea

Gizartea

Inaugurazioa

Metroa uztailaren 4an helduko da Santurtzi eta Peñotara

Erredakzioa

2009/07/03

Guztira, 57.000 pertsonak garraiobide publiko berria izango dute egun horretatik aurrera. Hiru urte eta erdi eman dituzte geltoki berriak eraikitzeko.

Metroa uztailaren 4an (larunbata) helduko da Peñota eta Santurtzira. Zati berriak 1.699 metroko luzera izango du, sarbideren batetik 10 minutura bizi diren 57.000 pertsona ingururi garriobide publiko berri bat emateko.

Hiru urte eta erdiren buruan amaitu dira obrak. Zerbitzua arratsaldeko lehenengo orduan hasiko da, behin inaugurazio-ekitaldia amaituta.

Geltoki horietako zerbitzuaren inbertsioa 88 milioi eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean ordaindu dute, erdi eta erdi.

Horrekin batera, Kabiezes auzoko lotura-autobusa ere martxan jarriko da, tren zerbitzuaren aurrerapen bezala. Autobus batek Santurtziko geltokia lotuko du Antonio Alzaga plazarekin.

Egindako estimazioen arabera, 10.000 inguru bidaiarik erabiliko dituzte bi geltoki berri hauek.

Geltoki biak Norman Fosterrek 1. linearako diseinatutakoen berdinak dira. Peñotako geltokiak hiru sarbide ditu kanpotik: Bata Simón Bolívar kalean; bestea Peñota kalean, pasabide mugikor baten bidez (Zazpi Kaleetako Unamunokoa bezalakoa); eta hirugarrena San Juan Bautista kalean jarri diren bi igogailuren bidez, Aspaldiko egoitzatik oso hurbil.

Bestalde, Santurtziko geltokiak lau sarbide ditu.


Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa