Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Eztabaidak piztuta darrai

250 pertsona ezagunek manifestu bat sinatu dute Garoñaren itxiera eskatzeko

Erredakzioa

2009/06/23

Besteak beste, Bernardo Atxagak, Fernando Colomok, Rosa Regasek, Manuel Rivasek, Bebek eta Kiko Venenok sinatu dute Greenpeacek eta Ekologistan Martxan taldeak bultzatu duten manifestua.

Kultura, zientzia, hezkuntza, politika, ekologia, sindikalismoa eta politika arloko 250 bat lagun ezagunek Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzen duen manifestu bat sinatu dute. Garoñako ustiapenerako baimena uztailaren 5ean amaitzen da.

Ekologistan Martxan taldeak eta Greenpeacek martxan jarri duten manifestuak, besteak beste, Victor Erice edo Fernando Colomo zinema-zuzendarien, Bernardo Atxaga, Rosa Regas edo Manuel Rivas idazleen, Bebe edo Kiko Veneno musikarien eta Hugo Moran (PSOE) edo Gaspar Llamazares (IU) politikarien babesa jaso du dagoeneko.

Gainera, testuak zientzilari, katedradun, unibertsitateko errektore, ikertzaile energiaren eremuko adituen eta enpresarien babesa ere jaso du.

Manifestuak Gobernuari hauteskundeetan hartutako konpromezuak betetzea eta Garoñako zentrala berehala ixtea eskatzen du, euren ustez, ez baita segurua, "aski amortizatuta" dagoelako eta "ez delako beharrezkoa inondik inora ere ez".

Joantxo Lopez de Uralde Espainiako Greenpeaceko presidenteak azaldu duenez, "ez dago arrazoi ekonomikorik Garoña ixtea ekiditen duenik, Iberdrola eta Endesaren interesak baino. Jabeak dira eta zentral zaharrari etekina ateratzen jarraitu nahi diote, herritarren eta ingurugiroaren kalterako bada ere".

Uraldek azpimarratu du zentralaren itxierak ez duela enplegua kaltetuko, izan ere, zentral bat desegitea prozesu luzea da eta milaka lanpostu sortzen ditu, "Vandellosoko adibidea ikusi baino ez da egin behar" erantsi du.

Gainera, gogorarazi du energia berriztagarrien sektoreak nuklearrak baino askoz gaitasun handiagoa duela enplegu berriak sortzeko eta gainera, energia garbia dela.

Jorge Riechmann Ingurugiroaren aldeko Zientzilarien presidenteak azaldu du nuklearraren sektoreak inbertsio handiak eskatzen dituela, eta horretarako beharrean energia berriztagarrien sustapenerako erabili ahal dela diru hori.

Luis Gonzalez Reyes Ekologistak Martxan taldeko koordinatzaileak ohartarazi du Garoñan segurtasun eta korrosio arazo handiak daudela azken urtean egon diren iragarri gabeko bederatzi etenaldiek erakusten duten bezalaxe.

Manifestura euren atxikimendua egin nahi duten herritarrek www.yosoyantinuclear.com atarian sartuz egin dezakete. Lehen egunean, 63.000 sinadura bildu dituztela adierazi du Uraldek.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa