Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Kutsaketa berriak

Bi A gripe kasu larri, Tarragonan eta Madrilen

Erredakzioa

2009/06/27

Estatuan agertu diren lehen kasu larriak dira. Urdaibain, udaleku batzuetako begiralea ere ospitaleratu dute A gripeaz kutsatuta. Bere egoera ez da larria.

Osasun agintariek A gripe bi kasu larri detektatu dituzte Estatuan.

19 urteko emakume bat, haurdun eta asma duela, Madrilgo Gregorio Marañon Ospitalera eraman dute AH1N1 birusarekin kutsatuta.

Gripea zuela, gazteak neumonia bat garatu du eta arnasketa lagunduz.

Tarragonan, 32 urteko gizon bat Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman dute Joan XXIII Ospitalean, gripearekin kutsatu aurretik zuen arnas arazo baten ondorioz.

Horiek dira kutsatuen biziarentzat larriak diren Estatuko lehenengo kasuak, baina arriskua "txikia" dela gogoratu dute agintariek.

Urdaibain, (Bizkaian), udaleku batzuetako begiralea ere Galdakaoko Ospitalera eraman dute A gripeaz kutsatuta. Bere egoera ez zen batere larria eta medikuek etxera bidali dute.

Udalekuko ume bat ere ez da kutsatu eta gurasoak jakinaren gainean jarri ondoren, guztiek seme-alabak udalekuan jarraitzea erabaki dute.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa