Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gay harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Lesbiana, gay, bisexualek eta transexualek eskubideak aldarrikatu dituzte

Euskadi Irratia

2009/06/28

Duela 40 urte New Yorkeko 'Stone Wall' tabernan izandako istiluek aro berri bat zabaldu zuten homosexualen eskubideen aldeko borrokan.

Gay harrotasunaren Nazioarteko Eguna da gaur eta ekitaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat hiritan, lesbiana, gay, bisexualen eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko.

''Stonewall Inn'' taberna gay, lesbiana, bisexual eta transexualen topalekua zen New Yorken. 1969an bezeroek poliziaren jazarpenari aurre egin zioten. Gertaera horrekin garai berri bat hasi zen gay, lesbiana, bisexualen eta transexualen eskubideen aldeko borrokan. Ordutik aurrera kalera ateratzen hasi ziren aktibistak homosexualitatearen izaera aldarrikatzera eta mundu osoan zabaldu zen horren oihartzuna.

''Stonewall'' tabernan hasitako borroken bide beretik hainbat ekitaldi eta aldarrikapen martxa egingo dira mundu osoan. Euskal Herrian, Bilbon 12:30etan Moyua plazatik irtengo da martxa. Gasteizen ordu berean Andre Mari Zuriaren plazatik, eta Iruñean 12:00etan autobus geltoki zaharretik.

Biarritzen eta Donostian aurrea hartu diote ordea. Biarritzen joan den asteburuan egin zuten aldarrikapena. Donostian, berriz, atzo ehunka pertsona kalera atera ziren kolorez, mozorroz eta musikaz lagunduta. Lelo nagusia: “Eskoletan armairurik ez”, diskriminaziorik gabeko irakaskuntza aldarrikatuz.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa