Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gripea

A gripeak jota eta haurdun zegoen emakumea hil egin da, Madrilen

Erredakzioa

2009/06/30

Gaixotasun horrek kutsatuta hil den lehenengo biktima da Espainiako Estatuan. Madrilgo Osasun sailburuak beste bi kasu ''larrien'' berri eman du Madrilen. Biak pneumoniarekin erlazionatuta.

A gripeak jota eta 28 asteko haurdunaldian zegoen 20 urteko emakume marokoarra hil egin da gaur, Madrilgo Erkidegoko Osasun Sailak Osasun Ministerioari jakinarazi dionez.

Atzo haurra izan zuen Gregorio Marañon Ospitalean eta gaixotasun horrek kutsatuta hil den lehenengo biktima da Espainiako Estatuan. Haurdunaldiko 28. astean jaio zen haurra onik dago.

Juan Jose Güemes, Madrikgo Osasun sailburuak, A gripearekin gaixotutako beste bi kasu ''''larrien'''' berri eman du. 8 urteko ume bat eta 35 urteko emakume bat dira.

Azken hildakoa bezala, bi kasu berriak pneumonia batekin erlazionatuta daude. Kasu biak ''''larritasunean egonkor'''' daudela adierazi du Güemesek.

Dirudienez, emakumeak ez du osasun gaitzik gripeaz kutsatu aurretik, baina umeak Angelmanen sindromea du. Desorden neurologikoa sortzen duen malformazio genotipikoa da.

Güemesek dioenez, oraindik goiz da zergatik A gripeak biztanlegoaren atal batzuk gogorrago erasotzen dituen jakiteko.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa