Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Lurreko Telebista Digitala

Itzalaldi analogikoa 81.000 nafarren etxeetara heldu da

Erredakzioa

2009/06/30

Goizeko hamarretan Erribera eta Lizarrako lurraldeko auzokideek seinale analogikoa jasotzeari utzi diote. Itzalaldia jasan duten etxeen % 85a prest dago Lurreko Telebista Digitalari ongi etorria emateko.

Itzalaldi analogikoa heldu da dagoeneko Erriberara eta Lizarra lurraldera.

Goizeko hamarretan izan den telebistaren berriztapenaren lehen faseak Ablitas, Andosilla, Aras, Arellano, Arguedas, Arróniz, Azagra, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cascante, Carcastillo, Castejón, Cintruénigo, Corella eta Corteseko biztanleengan izan du eragina.

Gaurtik aurrera, Lurreko Telebista Digitalaren seinalea sintonizatuta eta kodifikatzailea prest duten etxebizitzetan bakarrik ikusi ahal izango da telebista.

Lurreko Telebista Digitalaren bigarren fasea hurrengo abenduaren 31an osatuko da Nafarroan.

Gobernuaren datuen arabera, Nafarroako etxebizitzen % 85a prest dago Lurreko Telebista Digitalaren seinalea jasotzeko. Horrek erregio aurreratuena bihurtzen du.

Leitza, Areso, Arano eta Goizueta itzalaldi analogikoa 2010. urtean izango duten Nafarroako herri bakarrak dira, Gipuzkoako zentro igorleen menpe daudelako.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa