Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Euskara

.EUS domeinuaren eskaera datorren urtean egingo da

Ane Araluzea

2009/06/30

PuntuEus Elkartearen aurkezpenaren ondoren, erakundeak hainbat aurrerakuntza lortu ditu; horien artean Elkartearen hedapena. Izan ere, dagoeneko 30 kide ditu, besteak beste EITB.

PuntuEus Elkarteak .EUS domeinuaren eskaera 2010eko martxoan egitea espero du, Interneteko Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen domeinua izateko asmoarekin. Horrela adierazi dute gaur Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, emandako urratsen inguruan berri emateko agerraldian. Lorpenik handiena, orain arte, 30 kideren atxikimendua izan da, horien artean EITB.

Hasteko, .EUS domeinua eskatuko duen subjektua eratzea dute helburutzat, hor kokatzen baita PuntuEus Elkartearen funtsa. Berau izango baita Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen izenean ICANN nazioarteko erakundearen aurrean .EUS domeinua eskatuko duena.

Eskaria dokumentu baten bidez aurkeztuko dute. Horretan, eskatzen zaizkien azalpen guztiak eman beharko dituzte: bideragarritasun ekonomikoa azalduko duen plan bat, bideragarritasun teknikorako beste bat eta, era berean, Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitateak .EUS proiektua babesten duela erakutsi beharko dute.

Babesa erakusteko modu ezberdinak daude. PuntuEus Elkarteak bi erabiliko ditu: proiektuaren webgunearen bitartez jasotzen dituzten atxikimenduak eta PuntuEus Elkartea bera.

Jadanik, 25.000 atxikimendu inguru bildu dituzte webgunean. Kopuruari dagokionez, ICANNek ez du minimorik ezta maximorik ezartzen. Baina azaldu dutenez, oso garrantzitsua da ahalik eta atxikimendu gehien lortzea; horregatik, gaurko agerraldia atxikitzeko deia luzatzeko ere probestu dute.

Elkartearen helburu nagusia .EUS domeinua sortzea bada ere, horretarako epeen ziurgabetasuna aipatu dute; izan ere, epeak ICANNek zehazten ditu. Ziurtatu ezin duten arren, printzipioz, 2010eko martxoan eskaria aurkeztu ahal izango dutela aurreikusten dute.

.EUS domeinua 2010eko martxoan eskatuz gero, urtebeteren buruan ICANNen erabakiaren berri izango dute, Baiezkoa bada, ICANNekin kontratua sinatu eta .EUS domeinua martxan jartzeko moduan izango da, PuntuEus Elkartearen gidaritzapean.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa