Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

EITB

Administrazio Kontseiluak EITBko organigramaren moldaketa onartu du

Erredakzioa

2009/07/01

EITBko Administrazio Kontseiluak Alberto Surio zuzendari nagusiak proposaturiko organigramaren moldaketa onartu du.

EITBko Administrazio Kontseiluak astearte honetan, ekainaren 30ean egin duen bileran Alberto Surio zuzendari nagusiak proposaturiko organigramaren moldaketa onartu du

Honen arabera, Gestio Korporatiboko zuzendari bat izango da, Jose Angel Quintanilla alegia, orain arte Herri Kontuen Epaitegiko auditore buru izana eta EHUko gerente ere izan dena. Halaber, Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendaria izango da. Idigorasek eskarmentu zabala du TVEko korrespontsari izan da azkenaldian Londresen eta aurretik Rabaten ere bai. RTVEren ordezkaria izan zen Donostian. Javier Torrontegui, orain arte Cuatro TV eta CNN+en lanean aritu dena EITBko irratien zuzendari koordinatzailea izango da.

Proposamen honetan, halaber, Patxi Arratibel hainbat hedabidetan tartean Radio Euskadin aritu den kazetaria eta hainbat erakunde eta enpresetako komunikazio zuzendari aritu dena Eusko Jaurlaritza, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiak eta MCC, besteak beste, Estrategia eta Kanpo Harremanetarako zuzendaria izango da; Joseba Arruti Deia eta Egunkaria lan egindakoa eta EITBko hainbat saioetako solaskide izan dena Radio Euskadiko zuzendari izango da eta Lucas Irigoyen Onda Cero eta Colpisako kazetari izandakoa, Radio Vitoriako zuzendaria izango da. Horrez gain, Rosa Diez Urrestarazu ETBko albistegietako erredaktore eta Deustuko Unibertsitateko irakasleak Euskadi Irratia zuzenduko du eta Edurne Ormazabal, Gazteako zuzendari ohia eta orain arte Interneteko kanale tematikoen arduraduna Eitbnet-eko zuzendari izango da. Proposamena aldeko 13 boto eta 5 abstentziorekin onartu dute.

Ildo beretik, Alberto Surio zuzendari nagusiak zenbait kontseilukideren eskariz organigramaren moldaketaz informazio osagarria ekarriko duela agindu du uztailaren 28an egingo den hurrengo bilerarako.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa