Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Metroa

Santurtziko eta Peñotako geltokiak larunbatean zabalduko dituzte

Naiara Ballesteros

2009/07/03

Metropoli zerbitzua arratsaldeko lehenengo orduan hasiko da, behin inaugurazio-ekitaldia amaituta.

Metroa uztailaren 4an, larunbata, helduko da Peñota eta Santurtzira. Hiripekoaren bide-zatia 1.699 metro luzatuko da, sarbideren batetik 10 minutura bizi diren 57.000 pertsona ingururi garriobide publiko berri bat emateko. Hiru urte eta erdiren buruan amaitu dira obrak, eta Ezkerraldeko eremu honetako biztanleen mugikortasunean etapa berri bat hasiko da.
Geltoki horietako zerbitzuaren inbertsioa 88 milioi eurokoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean ordaindu dute, erdi eta erdi. Horrekin batera, Kabiezes auzoko lotura-autobusa ere martxan jarriko da, tren zerbitzuaren aurrerapen bezala. Autobus batek Santurtziko geltokia lotuko du Antonio Alzaga plazarekin.

Peñota San Juan de Dios Ospitalearen azpian dago eta Santurtzi Gernika parketik 13 metrora. Une honetan eremu hori urbanizatzen ari dira.

Bestalde, Santurtziko geltokiak lau sarbide ditu: Horietako bi geltoki guztietako ohikoak dira, hau da, eskailera mekanikoak eta irteerako “fosteritoa”; igogailu batek Gernika plazan dauka irteera; eta azkenik, geltoki honen ezaugarri bereizgarria zera da, Mamarigako kanoi bezala ezagutzen dugun sarbidea. Hori aurrerago zabalduko da, eraikitze-proiektuari beranduago gehitu baitzitzaion.


Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa