Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

2009ko sanferminak

eitb.com gorriz jantziko da sanferminetan

I.B.

2010/06/01

San Fermin jaiekin bat eginez, eitb.com-ek webgune berri bat jarri du martxan. Txupinazoa eta Pobre de Mi jendetsuak on line ikusteko aukera eskainiko du webguneak, baita bideoak, erreportajeak etab.

San Ferminak ate joka ditugu eta eitb.com bederatzi egunez Nafarroako hiriburuan barrena murgilduko da. Uztailaren 6an, astelehenean, webguneak txupinazoa eskainiko du zuzenean, Iruñeko udaletxeko plazako giroa erakutsiz.

Entzierroek jarraipen berezia izango dute eta "ikusi" ahal izango dituzu Radio Euskadiri, Radio Vitoriari eta Euskadi Irratiari esker. Era berean, Radio Euskadi sanferminei buruzko erreportaje bereziak landuko ditu eta webgunean argitaratuko ditugu. Bideo formatuan, egunero, "Navarra Directo" saioko zatirik esanguratsuenak emango ditugu, bai eta albistegietako erreportajeak ere.

Halaber, San Fermin jaietako irudirik onenak eskegiko ditugu webgunean eta zu zeu ere gure argazkilari izan zaitezke gure argazkiblogera argazkiak igota. Era berean, zezenak ikuiluetatik zezen plazara eramateko aukera izango duzu gure sanferminetako jokoan. Ez harrapatu inor!

Baina benetan entzierroei buruz dena jakin nahi baduzu, sar zaitez gure infografian. Xehetasun guztiak dituzu bertan.

Amaitzeko, webguneak Pobre de Mi ikuskizuna emango du zuzenean, aurtengo sanferminei agur esanez. Hurrengo urtera arte, 2009ko sanferminekin gozatzen konformatu beharko dugu, esaterako, webgune honen bidez.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa