Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Garoñako zentral nuklearra

Espainiako Gobernuak arratsaldean jakinaraziko du Garoñari buruzko erabakia

Erredakzioa

2009/07/02

Cadena Ser irrati-kateak iragarri duenez, Zapateroren exekutiboak zentrala 2013a arte irekita mantentzea erabaki du. Miguel Sebastian Industria ministroak prentsaurrekoa eskainiko du 18:00etan, baina aurretik enpresariei eta langileei emango die hartutako erabakiaren berri.

Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarri duenez, Espainiako Gobernuak gaur arratsaldean jakinaraziko du Garoñako zentral nuklearra irekita mantentzeko egindako proposamenaren harira hartu duten erabakia.

Miguel Sebastian Industria ministroak prentsaurrekoa eskainiko du 18:00etan, baina aurretik zentralaren kudeatzeaz arduratzen diren enpresekin eta bertako langileen ordezkariekin bilduko da.

"Alde batekoek eta bestekoek kritikatuko dute, baina erabakia orekatua da, erantzukizunez hartutakoa eta Espainiak behar duena", azpimarratu du Zapaterok. Etorkizuneko proiektuak energia nuklearretik "ezinbestekoa" dena eta energia berriztagarriak uztartu behar dituela babestu du.

RNE irrati-katean egindako elkarrizketan egin ditu adierazpenok, baina ez du erabakia aurreratu nahi izan, "enpresarien eta langileenganako errespetuagatik". Aitzitik, erabakiak PSOEk hauteskunde-programan agindutakoa oinarri duela esan du. Horrez gain, hausnarketa egiterakoan enplegua eta lurralde horretako etorkizuna aintzat hartu dutela adierazi du. "Erabakia arrazoizkoa eta orekatua da".

Hala eta guztiz ere, erabakia hartzea zaila izan dela onartu du. "Espainiako zentral nuklear zaharrenaz ari gara. Munduan bakarra dago gurea baino zaharragoa, Erresuma Batukoa, eta 2011an itxiko dute. Munduko zentral nuklear gehienek (67) 40 urte bete baino lehen itxi dituzte ateak. Orain lizentziak luzatzeko joera dago, baina e40 eta 50 urte baino gehiagoko nola funtzionatzen duten ez dakigu", azaldu du.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa