Albisteak

Gizartea

Gizartea

Eztabaida baten ondorioz

Gizonezko bati gasolina bota eta su eman dio Bilbon

Erredakzioa

2009/07/02

Gertaera otsailean izan bazen ere, Poliziak astelehenean lortu zuen erasotzailea atxilotzea. Biktimak lehen mailako erredurak izan ditu aurpegian.

Gizonezko batek beste bati gasolina bota eta su eman dio, antza, aurretik izandako eztabaida baten ondorioz. Poliziak erasotzailea atxilotzea lortu berri du. Erasoaren ondorioz, biktimak lehen mailako erredurak izan ditu aurpegian, lepoan eta buruan.

Gertaera otsailean izan zen, abandonaturiko Bilboko etxebizitza batetan. Biktima bertan lo egiten zegoela, gizonezko bat sartu zen, gasolina gainetik bota eta metxero batekin sua eman zion. Jarrian, erasotzaileak alde egin zuen, Poliziak azaldu duenez.

Etxe berean lotan zeuden beste pertsona batzuk biktima berehala lagundu zuten, eta, ondorioz, bizirik atera zen gizonezkoa eraso horretatik.

Zenbait hilabeteko ikerketen ondoren, Poliziak erasotzailea identifikatzea eta atxilotzea lortu du. Adierazi dutenez, erasoa aurretik izandako eztabaida baten ondorioz egin zuen atxilotuak.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa