Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Atxiloketa

Adingabe bat atxilotu dute Errenterian lapurreta eta sexu-erasoa egotzita

Erredakzioa

2009/07/09

Horrez gain, atxilotu zuten agenteei eraso egitea eta heriotza-mehatxuak botatzea ere leporatu diote.

Beste 14 aldiz atxilotu duten adingabe bat preso hartu dute Errenterian gaur goizaldean emakume bati lapurtzen eta sexu erasoa egiten saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Horrez gain, atxilotu zuten agenteei eraso egitea eta heriotza-mehatxuak botatzea ere leporatu diote.

Gaur hainbatetan deitu dute 112 telefono-zenbakira, goizaldeko hiru eta erdiak aldera, Errenteriako hiltegitik gertu, emakume bati eraso egin diotela jakinarazteko.

Biktima laguntzeko etxetik irten diren zenbait lekukok jakinarazi dutenez, bi gizonezko emakumearen gainean etzanda zeuden eta ez zioten mugitzen uzten.

Hainbat patruila bertaratu dira segituan, eta horietako batek biktima laguntzen zuen bitartean, beste bat balkoi batean zegoen auzokide batekin jarri da harremanetan. Bizilagun horrek erasotzaileetako bat non zegoen adierazi die balkoitik agenteei.

Hala, ertzainek sasi artean gizon bat aurkitu eta atxilotu egin dute sexu erasoa egiten saiatu izana egotzita. Atxiloketaren unean, gizonezkoak jarrera oldarkorra erakutsi du eta agenteei ostikoka eta ukabilka hasi zaie eta heriotza-mehatxuak bota dizkie. Agenteek polizia-egoitza batera eraman dute atxilotua.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa