Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Jardueraren luzapena

Espainiako Gobernuak industria-plan bat negoziatuko du Garoña ixteko

Naiara Ballesteros

2009/07/03

Garoña beste lau urtez martxan egongo da; zentralaren arduradunek hamar urteko epea eskatzen zuten.

Garoñaren jardueraren luzapena iragarrri du ofizialki Espainiako Gobernuak. Beraz, zentrala 2013ra arte mantenduko dute martxan.

Erabakia Miguel Sebastian Industria, Turismo eta Komertzio ministroak eta Celestino Corbacho Lan eta Inmigrazio ministroak iragarri dute Madrilen. "Ez da erabaki erraza izan; izan ere, asko aztertu dugu gaia erabakia hartu aurretik", esan du Sebastianek.

Halaber, Industria ministroak erabaki hau "hauteskunde programarekin politikoki koherentea, lanarekiko arduratsua, teknikoki justifika daiteke eta energiaren ikuspuntutik onargarria dela" esan du. Sebastianek epeak bete dituela adierazi eta hurrengo lau urteetan astia izango dutela Garoñako lanpostuekin zer egingo duten pentsatzeko esan du.

Bestalde Lan ministroak adierazi duenez, Garoñan zeuden lanpostuak mantentzen edo gehiago sortzen saiatuko dira.

Erabaki eztabaidatsua

Garoñaren jarduera 2013 urtera arte luzatzearen erabakiaren atzetik eztabaida politiko eta soziala egon da, Gobernuan eta PSOEn ere bai. Alderdi sozialistaren erabakia ahobatezkoa izan ez den arren, ez du bide eman energia nuklearraren inguruko debate bat sortzeko.

Erabaki hau plazaratzeko epea bukatzeko soilik 3 egun geratzen zenean (uztailak 5) eman da. Ebazpen hau ez da elkarte ekologisten gustukoa izan, zentralaren berehalako itxiera eskatzen baitzuten. Bestalde, Nuclenor enpresa eta bertako langileek ez dute erabakia ondo jaso, hamar urteko luzapena nahi zuten eta.

Ekainaren 5ean Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralaren inguruko txostena amaitu zuen, baina bere edukia ekainaren 8an ezagutzera eman zen. Egun horretan Carmen Martinez Ten kontseiluaren presidenteak txostena hamar urtez jardueraren luzapena baimentzen zuela adierazi zuen, 15 baldintza betez gero.

Horien artean, 2011 urtea baino lehen ezbeharretarako prest egon behar den gas erradioktiboen trataera sistema berria ezartzea, suteen aurkako tresnak eskuratzea eta segurtasun baliabide hobeagoak izatea 2013 urtean baino lehen.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa