Albisteak

Gizartea

Gizartea

Nafarroa

Atxilotu egin dituzte Cordobillako hilketaren ustezko egileak

Erredakzioa

2009/07/03

Guztira dozena bat pertsona atzeman dituzte, tartean emakumearen hilketaren ustezko egilea eta ustezko eragilea. Poliziak uste du hilketa mendekua izan dela, duela urte batzuk biktimak emakume-salerosketa auzi bateko epaiketan deklaratu zuelako.

Foruzaingoak eta Guardia Zibilak atxilotu egin dituzte apirilaren 25ean Cordobillan (Nafarroa) 33 urteko emakumezko kolonbiar bat (Yamiled Giraldo izenekoa) ustez hil zuten pertsonak.

Hain zuzen ere, orotara 12 pertsona baino gehiago atzeman dituzte, tartean ustez emakumea hil zuena eta hilketaren ustezko eragilea.

Yamiled Giraldo 14 urteko seme batekin zegoen hil zutenean. Cordobillako etxebizitza batean ezkontzekoa zen emakume baten ilea apaintzea eskatu zioten, baina etxean sartu baino lehen tirokatu zuten.

Poliziak uste du hilketa mendekua izan dela, duela urte batzuk emakume-salerosketa auzi bateko epaiketan deklaratu zuelako. Hori ondorioztatzeko oso inportante izan dira aipatu lana enkargatzeko egin zizkioten telefono deiak.

Nafarroako Auzitgei Gorenak informatu du auziak sekretupean jarraitzen duela, ikerketa ez baita amaitu.

Hori dela eta, bertan behera geratu da gaur goizean Iruñean Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak, Foruzaingoaren buruak eta Guardia Zibilaren koronelak polizia operazioari buruz datu gehiago emateko eskainiko zuten prentsaurrekoa.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa