Albisteak

Gizartea

Gizartea

A gripea

A gripeaz kutsatutako gehiago, Estatuan

Erredakzioa

2009/07/03

Zazpi ume gaixotu dira Madrilen, eta emakume bat Mallorcan.

A gripeaz kutsatutakoak gero eta gehiago dira. Madrilen zazpi ume gaixotu dira udaleku batzuetan. Mallorcan 55 urteko emakume bat kutsatu da, han kutsatzen den lehenengoa; eta Andaluzian Puerto Real Ospitaleko (Cadiz) 14 erizain sintomak dituzte.

Maria Jose Lamelas Getafeko Manuel Nuñez ikastetxeko zuzendariak baieztatu duenez, ikastetxe horretan bertan edo ingurukoren batean ikasten duten zazpi ume daude kutsatuta eta beste 50 batek sistomak dituzte. Umeek (7 eta 12 urte bitartekoak) sintomak erakutsi dituzte Buitrago de Lozoya udalerriko udaleku batetik bueltan.

Berriki New Yorken egondako Mallorcako 55 urteko emakume bat uharteko lehenengo kutsatua izan da, Vicenç Thomas Osasun eta Kontsumo kontseilariak adierazi duenez.

A gripeak jotako Balearretako bigarrena da; joan den maiatzaren 11n beste emakume batek positibo eman zuen Eivissan. Hala ere, Espainiako erkidegoetatik Balearretan izan du eragin gutxien birusak, kontseilariaren arabera.

Bestalde, Maria Jesus Monteros Osasun kontseilariak azaldu duenez, Puerto Real Ospitaleko (Cadiz) erizainak, sintomak zituztenak, "etxean daude eta hobera egiten ari dira".

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa