Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Azken agurra

Jose M. Basagoiti zendu da, euskal kulturaren sustatzailea Mexikon

Erredakzioa

2009/07/03

Ekonomiaren eta enpresa munduaren alde egiteaz gain, Mexikoko euskal komunitatearekin zerikuzia zuten hainbat ekimen ere bultzatu zituen Basagoitik.

Atzo arratsaldean, Jaione Galarragak zuzentzen duen VascosMexiko mezu elektronikoen zerrendaren bidez, Jose Maria Basagoitiren heriotzaren berri jakin genuen. Euskaldun eta mexikar ospetsua, abokatua eta enpresaburua, euskal kulturaren eta euskal oinordetzaren sustatzailea izan zen Mexikon.

Basagoiti Getxon jaio zen, baina Mexikon bizi izan zen urte askoan. Herrialde horretara aitona joan zen lehenago, Antonio Basagoiti, ehungintza, meatzaritza, trenbide eta burdingintza enpresaburu ospetsua eta Mexikoko Banku Nazionaleko zein Hispanoamerikako Bankuko bankaria.

Euskalkultura.com webgunean diotenez, Jose Maria Basagoiti Zuzenbidean eta Filosofia eta Letretan graduatu zen Madrilen. Ekonomiaren eta enpresa munduaren alde egiteaz gain, Mexikoko euskal komunitatearekin zerikuzia zuten hainbat ekimen ere bultzatu zituen Basagoitik; Colegio de las Vizcainas-en nagusia izan zen, Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko presidentea eta Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren Aholku Kontseiluko kidea.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa