Albisteak

Gizartea

Gizartea

Zirkulazioa

Kamioi baten istripuak auto-ilara handiak sortu ditu A-8 autobidean

Erredakzioa

2009/07/03

Kantabriako noranzkoan errepideko hiru erreiak ixtera behartu du ezbeharrak. 15:50 aldera errei guztiak zabaldu dituzte eta ilarak desagertzen joan dira.

A-8 autobidean istripu bat izan du kamioi batek Bilbo parean, Balmasedako irteeratik gertu, eta errepideko erreiak ixtera behartu du, Kantabriako noranzkoan. Ezbeharrak "auto-ilara handiak" sortu ditu Bizkaiko hiriburuan eta Basaurin, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Istripuan ez da zauriturik izan eta 12:50 aldera jazo da. 13:45era arte errepideko hiru errei ixtera behartu du ezbeharrak, orduan zabaldu baitute erreietako bat.

15:50ean errei guztiak ireki dituzte eta auto-ilarak desagertzen joan dira.

Kamioiak zamaren (garagardo barrilak) zati bat galdu du eta zenbait ibilgailuk horien kontra talka egin dute.

Bestalde, 08:00ak aldera 21 urteko gazte bat zauritu da, bere furgonetak kamioi baten kontra talka egin ostean. Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da eta furgoneta irauli egin da, Durangoko noranzkoan, Zornotza parean (Bizkaia).

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa