Albisteak

Gizartea

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Laffage gogoratu dute senideek eta lagunek gaztearen hilketaren urtemugan

Erredakzioa

2009/07/07

Iazko sanferminetan eraildako neska gaztea gogoratu dute arratsalde honetan Irunen. Ekitaldia hunkigarria izango da eta justizia eskatzeko ere aprobetxatuko dute.

Gaur urtebete hil zuten Nagore Laffage gazte irundarra. Hori dela eta, elkarretaratzea egin dute Irunen, Nagore gogoratzeko eta justizia exijitzeko.

San Juan plazara bertaratu direnek 15 minutuko elkarretatze isila egin dute, eta Musika Kontserbatorioko laukote batek hari-instrumentuak jo ditu. Ondoren olerki batzuk irakurri dituzte Nagoreren omenez.

Ekimena Nagoreren senide eta lagunek antolatu dute. Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak izan dira bertan, beste agintari batzuen artean.

Nagore Erizaintza ikasten ari zen Nafarroako Unibertsitatearen Klinikan. Zentro horretan bertan psikiatra bezala egiten zuen lan haren hiltzaileak, Jose Diego Yllanes iruindarrak (27 urte zituen krimena burutzean).

Ikerketaren arabera, 2008ko uztailaren 7an sanferminetan elkar ikusi zuten biek. Ondoren Yllanesen etxera joan ziren eta Nagorerekin sexu-harremanak izaten ahalegindu zen, baina honek ezetz esan zion. Une horretan ito egin zuen, neska gazteak konortea ia erabat galdu zuen arte.

Ordu batzuk geroago, itzartu eta 112 larrialdietarako zerbitzura deitzen saiatu zen, baina erasotzaileak ikusi eta berriro ito zuen, hil arte.

Hiltzaileak gorpua Orondritz udalerriko leku apartatu batean utzi zuen abandonatuta. Gainera, hatz bat moztu zion, hilotzaren identifikazioa oztopatzeko asmoz eta baliozko zenbait objektu ere kendu zizkion, lapurreta baten biktima izan zenaren itxura emateko.

Epaiketa irailean egitea dago aurrikusita.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa