Albisteak

Gizartea

Gizartea

Aldarrikapenak

Irekita, AHTren aurkako protesten ondorioz itxita egon diren Bizkaiko errepideak

Erredakzioa

2009/07/17

AHTren aurkako hainbat protestaldik Zornotza, Abadiño eta Elorrio inguruko zenbait errepideren ixteak eragin ditu. Hala ere, Ertzaintzak jakinarazi duenez, dagoeneko irekita dago Abadiño eta Zornotzako zatia eta bi lagun inputatu dituzte. Gainera, gainontzeko errepideetan apurka-apurka normaltasuna nagusitzen ari da.

AHTren aurkako hainbat protestaldik Zornotza, Abadiño eta Elorrio inguruko zenbait errepideren ixteak eragin ditu. Bertan, bi lagun zubi batetik eskegi eta pankarta bat jarri dute eta beste lagun talde batek, berriz, zementuzko bidoiak jarri ditu errepidean autoek zirkulatzea galaraziz. Ertzaintzak eitb.com-eri jakinarazi dionez, dagoeneko Elorrioko zatia irekita dago eta bi lagun inputatu dituzte ordena publikoaren aurkako delitu bat egotzita.

Eusko Jaurlaritzako barne sailak jakinarazi duenez, lehen protestaldia goizeko 07:40ak aldera izan da lagun bik N-634 errepide gainean dagoen zubitik eskegi eta pankarta bat jarri dutenean. Kalte larriagoak ez eragiteko asmoz, Ertzaintzak errepidea bi noranzkoetan itxi du.

Minutu batzuk beranduago, goizeko 07:50ak aldera, beste bi lagunek aldarrikapenerako ekintzak egin dituzte Abadiño eta Elorrion. Hala, errepidean hormigoiz betetako bidoiak jarri dituzte errepidean autoei euren bidean jarraitzea galaraziz. Ondorioz, N-634 eta N-636 itxita geratu dira.

Aldarrikapen ekintza hauetan parte hartu duten lagun guztiak inputatu dituela eman dio jakitera Ertzaintzak eitb.com-eri.

&' || 'nbsp;

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa