Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gertaera

"Sute hasiera" izan da Garoñako transformadore batetan

Erredakzioa

2009/08/11

Sua berehala amatatu zutela jakinarazi zuen Nuclenor enpresak. Ekologistek zentralaren segurtasun falta salatu dute berriro ere.

"Sute hasiera" izan zen atzo Garoñako zentral nuklearreko transformadore batetan, Nucleor enpresak azaldutakoaren arabera. Iturri berdinak nabarmendu zuenez, sua "berehala itzali zuten" eta zentralak ez zuen arazorik izan normaltasunez lan egiteko. Hala ere, Greenpeacek gertaera salatu eta zentralaren segurtasun falta salatu zuen.

Nuclenorrek esan zuenez, gertaera eguerdiko 12:07etan izan zen, argindar sarearekin lotzen duen linea bateko transformadore batetan.

Ezbeharraren ondorioz, zarata handia egon zen, baita sute hasiera ere. Suteen kontrako zerbitzuak berehala amatatu zuen sua.

Garoñak normaltasunez lan egin ahal izan zuela nabarmendu du Nuclenorrek. Orain, transformadorea konpontzen ari dira, iturrien arabera.


Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa