Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Euskara

Sintaxi akatsak atzeman eta zuzentzeko sistema bat garatu du EHUk

Erredakzioa

2009/09/21

Saroi tresna orokorra da, akatsen tratamendua egiteko ez ezik, analisi-zuhaitzetako egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horietan egitura linguistikoak bilatzeko balio du, Euskal Herriko Unibertsitatearen esanetan.


Sintaxi akatsak atzemateko eta zuzentzeko dauden tresnen analisia egin du UPV/EHUko ikertzaile batek bere doktore-tesian. "Testuinguru zabaleko erroreak detektatzeko (komunztadura-akatsak, adibidez) esaldiaren analisi-zuhaitza arakatzea beharrezkoa da. Horretarako tresna aproposik ez du aurkitu ikertzaile taldeak, eta, horregatik, Saroi tresna sortu du", EHUk azaldu duenez. Saroik errore sintaktikoen tratamendua egiten du, eta, gainera, analisi-zuhaitzen egituren gaineko kontsultak egiteko eta zuhaitz horietan egitura linguistikoak bilatzeko ere balio du.

Saroi tresna "erabilerraza eta malgua" omen da, eta maila desberdinetako hizkuntza-ezaugarriekin lan egiteko gai da (morfologia, morfosintaxia, sintaxia, etab.). Egilearen esanetan, hizkuntzalaritzarako lan-tresna egokia eta erabilgarria izan daiteke.

Tesiaren egilea eta Saroiren sortzailea Maite Oronoz Anchordoqui da, eta bere lana Euskarazko errore sintaktikoak detektatzeko eta zuzentzeko baliabideen garapena: datak, postposizio-lokuzioak eta komunztadura izenburupean aurkeztu du. Ikertzailearen iritziz, euskararen egoera dela eta (“estandarizazio-prozesuan dago, aberatsa da euskalkiei dagokionez, eta erdara indartsuek inguratzen dute”) ohikoa da erabiltzaileek Euskaltzaindiaren arauetatik aldentzen diren hizkuntza-egiturak erabiltzea. Egitura zuzenetatik edo arauetatik desbideratzen diren egitura horiei errore deitu die tesiaren egileak.

Komunztadura-erroreak

Datetan, postposizio-lokuzioetan eta, batez ere, subjektu, objektu eta zehar-objektu funtzioa betetzen duten osagaien eta aditzaren arteko komunztaduran gertatzen diren erroreak detektatu ditu ikertzaileak ikerketa-lanean.

Errore horien bila corpus akatsdunak zein zuzenak automatikoki analizatzeko, UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldearen analisi sintaktikorako prozesua erabili du Maite Oronozek, eta informazio linguistikoa adierazteko, berriz, XML bidezko oharpen-sarea.

Erroreak detektatzeko eta zuzentzeko erabiltzen diren teknikei gainbegiratu zabala eman ondoren, hizkuntza-ezagutzan oinarritutako teknikak erabiltzea erabaki du Oronozek. Hala, testuinguru lokaletan (segidan dauden bospasei hitzeko eremuetan) gertatzen diren erroreak detektatzeko eta zuzentzeko, hizkuntzaren tratamendu automatikoko bi tresna ezagun erabili ditu: Xerox Finite State Tool (XFST), datetako erroreak lantzeko, eta Murriztapen Gramatika (MG), postposizio-lokuzioen erabilera okerrak tratatzeko.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa