Albisteak

Gizartea

Gizartea

Atzerrian ireki duen lehena

Berasateguik jatetxe berria zabaldu du Shanghain

Erredakzioa

2009/09/28

Txinatar egutegiaren arabera oparotasunari loturiko eguna da gaurkoa, eta horregatik aukeratu dute data hau jatetxea zabaltzeko.

Hirurehun bat lagun bertaratuko dira gaur Shanghain Martin Berasategui sukaldariak zabalduko duen jatetxe berriaren irekiera koktelera. Bertako bazkideei kasu eginez, txinatar egutegiak apropostzat duen eguna aukeratu dute jatetxea irekitzeko.

Jatetxeko lan taldeak hainbat eta hainbat egun daramatza beharrean, dena gertu izateko. Sukalde arduradunek, Maxime Fantonek eta Yago Marquezek, eguneroko harremana izan dute proiektu osoan zehar Berasateguirekin bideokonferentzia, telefono eta posta elektroniko bidez. Maisuaren hitzetan, izugarrizko lana egiten ari dira biak.

Lokal berriko karta Lasarten prestatu zuten arren, Asiako jakietara moldatu behar izan dute, eta, besteak beste, barazki, haragi eta arrain mota berriak erabili dituzte. Shanghaiko jatetxeko eskaintzan Japoniako ostrak, idia, arkume australiarra eta txerrikume txinatarra azaltzen dira, besteak beste, aukeratzeko. Berasateguiren sukaldaritzako oiko platerak ere badaude kartan, halere, eta, sukaldariaren hitzetan, “bertakoen gustuetara moldatu behar izan dugu, baina geure jakiak alde batera utzi gabe”.

Xujiahui parkearen erdian dagoen lokal hau koloniar estilokoa da, 1921ean eraikitakoa. Birmoldaketa lanak egin ostean, 3 pisutan banatu dute eta taberna, terraza eta jatetxea ditu, bazkari, afari edota koktelak eskaintzeko.


Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa