Albisteak
Gizartea
Erredakzioa
2009/10/02
Ontziko 36 tripulatzaileak onik daude. Espainiako atunontzien armadoreek Indiako Ozeanoan lanean dauden ontziei kalatik ateratzeko agindu diete.
Albisteak (2)
Bermeoko Alakrana atun-ontziko 36 tripulatzaileak "onik daude", Ozeano Indiarrean piratek bahitu ostean. Hala baieztatu du Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Arrantza sailburuak.
Antza denez, konpainia bereko bigarren ontzi batek (Alakrantxu) ohartarazi du Espainiako Armadaren ''Canarias'' fragata eta honek dispositibo bat jarri du abian. Seychelles irletatik 415 itsas milietara dago ontzia.
Unzaluk azaldu duenez, piratek goizaldeko 5:30etan bahitu dute atunontzia. Alerta jaso dutenean, Luxenburgoko bi hegazkin autontziaren egoera ikustera joan dira eta ontzian pirata armatuak zeudela baieztatu ahal izan dute.
Komunikatu baten bitartez, sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak "babes-neurriak indartzearen alde" jarraituko duela, horrela euskal atunontzietan "honen gisako egoera dramatikoak" ekiditeko. Era berean, senitartekoen arretarako telefonoa jarri du martxan Gobernuak: 900 840 120.
"Atunontziko tripulatzaileei irtenbide bat emateko indarrak batu" behar direla nabarmendu du Arrantza sailburuak eta Xabier Legarreta Bermeoko alkateak egindako adierazpenei garrantzia kendu die. Alkateak erantzukizun politikoa eskatu dio Espainiako Gobernuari. "Legarretaren hitzak testuinguru baten barnean" eman direla azaldu du.
Lehendakariaren babesa
Bestalde, Patxi Lopez lehendakariak bahitutako ontziaren armadorearekin hitz egin du, "momentu zail hauetan Eusko Jaurlaritzaren elkartasuna adierazteko eta laguntza eskaintzeko".
Canarias ontzi militarra inguru horretan ari zen nabigatzen, hain zuzen ere bahiketak eta bestelako erasoak ekiditeko asmoz, Europako Batasunak jarritako operazioaren baitan. ''Canarias'' ontzi militarra eta P3 Orion hegazkina bahiketa gertatu den tokira joateko agindua eman du Defentsa Ministerioak. ''Canarias'' gerra ontzia ''Alakrana''tik egun bateko distantziara dago eta, ondorioz, Espainiako Gobernuak piraten erasoaren berri besterik ez dauka.
Bahiketaren unean Atalanta operazioaren eremutik kanpo zegoen atun-ontzia, Defentsako Ministerioren arabera. Alakran ontzia defentsa eremutik 800 milara zegoen lanean eta Somaliako kostaldetik 400 milara.
Bahiketa gertatu baino lehen, arrantzaleek 7 minutu izan dituzte gainontzeko ontzietako arduradunekin hitz egiteko eta, ondorioz, egoeraren berri emateko. Hale ere, Alakrana ontziaren egoeraren inguruko albiste gutxi dauzkate, piratek komunikazio guztiak eten dituztelako.
Beste eraso batetik ihes egin zuen
Joan den irailaren 4an ''Alakrana'' ontziak pirata somaliarren beste eraso bat pairatu zuen, baina orduan ihes egitea lortu zuen eta ez zuten bahitu.
Canarias ontziaz gain, Espainiako Armadaren hegazkin bat eta beste bi aireontzi jarri dituzte martxan.
Alakrana atunontzia joan den abuztuaren 31an itsasoratu zen eta 30 tripulante ditu (hamar euskal herritar, hamar galiziar eta gainerakoak beste herrialde batzuetakoak dira).
Kalatik ateratzeko agindua
Espainiako atunontzien armadoreek (17 ontzi guztira) Indiako Ozeanoan lanean dauden ontziei kalatik ateratzeko agindu diete.
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/14
STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
18:00 2012/05/14
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/15
Joera
Asteazkena 16
Osteguna 17
Ostirala 18
Larunbata 19
Igandea 20
Astelehena 21
Ikusiena
Vídeo de los concursantes poniendo verde a Julian | El Conquis 2012
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Hasta dónde se llega por comida
Vídeo | Los momentazos de El Conquis | Lobo teme a los gorilas
Vídeo Navarra directo | Más de 1500 personas en el Lip Dub de Huarte
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo de los colaboradores de El Conquis 2012 comiendo bichos
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
'Vaya Semanita, Cambio Radical': Nekane Amaya, la gitana abertzale
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Entrevista a Pello Salaburu e Iñigo Domínguez | Audio Boulevard
Getaria irabazle Google sketch up! Mundu osorako lehiaketan | Audioa
Iñaki Cerrajería: 'Mi barba es como un sobaco; como un chocho despeinado'
Ganbara 15/05: Con Carlos Carnicero, Iñaki Iriondo y Ramírez Escudero
José Manuel Esnal 'Mané': 'En la mili servía bromuro en las comidas'
"Apocalipsis: bancos que se nacionalizan, reyes que piden disculpas..."
Entrevista a Juan Ignacio Crespo, analista financiero | Audio Ganbara
'Zero Zabor sistema ezinbestekoa da: ez da aukera kontua' | Audioa
Video de Euskadi Directo | Una obra sin acabar en la puerta de casa
Video de Euskadi Directo | Un 20% de descuento para los parados
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de Google Model Your Town | Getaria, finalista del concurso
Funeral en Armentia de Juan Mari Urdangarín, padre de Iñaki Urdangarin
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo de cocina | Robin Food y Aitor Basabe preparan pulpo guisado
Vídeo de cocina | Ensalada de tiburones con langostinos | Robin Food
Vídeo de cocina | Patatas con bacalao, con Robin Food y Aitor Basabe
Vídeo del triunfo de Joaquim Rodríguez en Asís | Vídeo del Giro Italia
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Video con todos los goles del Athletic en la UEFA Europa League
Declaraciones del jugador del Betis Beñat | Jugará con la selección española
Vídeo del triunfo de Ventoso en la novena etapa del Giro de Italia
Vídeo del triunfo de Pozzovivo en la etapa 8 del Giro de Italia 2012
Vídeo: Final Europa League Athletic | Bucarest, la leyenda del león
Vídeo del Athletic en la Final Liga Europa 2012 | Bucarest, rojiblanca
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Entrenamiento del Athletic en Lezama | Declaraciones De Marcos
Vídeo de Mikel Aranburu que se retira del fútbol | Real Sociedad
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Vídeo de Madonna | Kalakan participará en la gira mundial de Madonna
Mikel Urdangarin: 'Martxa baten lehen notak' abestiaren bideoklipa
Bideoa Athletic | Doctor Deseo eta The Uski'sen kontzertua San Mamesen
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Kantuan saioko bideoa | Leire Tejada, Fue tan poco tu cariño abesten
Kantuan saioko bideoa | Zuriñe Hidalgo, Andar Conmigo abesten
Lokaleroak Gernika, Gasteiz eta Barakaldoko lokaletan izango da gaur
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Iñigo eta Zuriñe, Hey baby qué pasó abesten
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Thriller abestiaren bideoklipa
Kantuan saioko bideoa | Sara Azurza I will always love you abesten
Bideoa | Lokaleroak: hainbat galdera erantzun dituzte lokaleroek
© EITB - 2012 - Lege Oharra