Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Arkeologia

Duela 20.000 urteko margoak aurkitu dituzte Debako kobazulo batean

Erredakzioa

2009/10/08

Altxerriko (Aia) eta Ekaineko (Deba) kobazuloak aurkitu zituztenetik, Euskal Herrian izan den aurkikuntza garrantzitsuena dela esan dute adituek. Margoak kolore gorriko marra paraleloak dira.


Arkeologo talde batek Gipuzkoan inoiz ikusi diren margo zaharrenak, duela 20.000-22.000 urtekoak, aurkitu ditu Debako Astigarraga kobazuloan. Paraleloan marraztutako 16 lerro gorri dira.

Marcos Garcia Diez labar-artean aditua eta Historia doktoreak esan du Altxerriko (Aia) eta Ekaineko (Deba) kobazuloak aurkitu zituztenetik, Euskal Herrian izan den aurkikuntza garrantzitsuena dela, eta agerian uzten duela inguru horren "potentziala".

Astigarraga kobazuloa 1967an deskubritu zuten eta bertan beste margo batzuk ere aurkitu zituzten, zaldi itxurako eta pertsona bat dirudien beste marrazki batzuk hain zuzen ere.

Ez dira ikusgarriak

Garcia Diezek esan du aurkikuntza abuztuan izan zela eta marrazkiak ikusgarriak ez badira ere, marra paraleloak "oso arraroak" direla labar-artean eta Goi Paleolitikokoak direla.

Haren esanetan, etnografiara jo behar da marrazkiak ulertzeko. Izan ere, egungo talde etniko primitibo askok hatzekin margotzen dute paretetan "pareta ukimena" izena duen errito batean. Horren bitartez naturaz gaindiko izadiarekin harremanetan jartzen saiatzen omen dira.

Jose Antonio Mujika indusketaren zuzendariak esan du pitzaduretan hezurrak agertu direla eta harri artean azagaia bat (gezi txiki bat) aurkitu dutela.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa