Albisteak

Gizartea

Gizartea

Manifestazioa Santiagon

Milaka lagunek "galizieraz bizitzeko eskubidea" aldarrikatu dute

Erredakzioa

2009/10/18

Manifestazioa Alameda parketik abiatu eta Quintana plazan amaitu da manifestu bat irakurri ostean.

Milaka lagun "galizieraz bizitzeko eskubidearen" defentsan "Queremos Galego" plataformak Santiagon deitutako manifestazioan parte hartu dute, Galiziako Xuntaren hizkuntza-politikaren kontra daudela jakinaraziz.

Martxa Alameda parketik abiatu 12:20ak aldera eta Quintana plazan amaitu da manifestu bat irakurri ostean. "Queremos galego", "pola nosa lingua nin un paso atrás" edo "aprender en galego non é delito" bezalako oihuak entzun dira galiziako hiriburuaren kaleetan.

Carlos Callon A Mesa pola Normalización Lingüística "Feijoo jaunak herritarrak entzutea" eskatu du. "Gure hizkuntzaren kontrako harrotasuna alde batera uztea eskatzen dugu".

Manifestazioan Francisco Caamaño Justizia ministroa, Manuel Vázquez PsdeG alderdiko idazkari orokorra, Guillerme Vázquez BNGko bozeramaile nagusia, eta hamaika diputati sozialista eta nazionalista izan dira, kultura munduko pertsonaz gain.

"Hezkuntzan eta komunikabideetan, besteak beste, galiziera bultzatu behar da, galizieraz bizitzea herritarren eskubidea delako", gaineratu du Callonek.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa