Albisteak

Gizartea

Gizartea

EAEko Auzitegi Nagusia

Justizia euskalduntzeko dekretua atzera bota dute epaileek

Erredakzioa

2009/10/22

Hain zuzen ere, Ibarretxeren Gobernua sortutako dekretuaren artikulu nagusiak indargabetu dituzte. Idoia Mendiak iragarri du dekretu berria egingo dutela.

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak indargabetu egin ditu Justizia euskalduntzeko Juan Jose Ibarretxeren Gobernuak sortu zuen dekretuaren artikulu garrantzitsu batzuk.

Justizia administrazioko 2.000 langietako 800 hamar urtetan euskaraz mintzatzeko gai izatea zen dekretuaren helburua.

Epaian, auzitegiak adierazi du Euskadiko Gobernuak ezin dituela hizkuntza eskakizun orokorrak ezarri lantalde osoan, baizik eta lanpostu batzuetan baino ez. Halaber, idatzizko komunikazioak eta jakinarazpenak elebidunak izateko beharra ere indargabetu du.

Horrenbestez, epaileek onartu egin du partzialki Estatuko abokatuak aurkeztutako helegitea.

Ana Isabel Rodrigo, Angel Ruiz eta Luis Angel Garrido Bengoetxea epaileen ustez, Euskadiko bulego judizialek ez dute zertan unitate elebidunak izan izapideak egiteko. Gainera, hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak eskualdearen euskaldun kopuruaren araberakoak izatea ere errefusatu dute.

Horren ildotik, auzitegiak gogorarazi du Jaurlaritzak ezin dituela legeak egin Justiziaren inguruan, eskuduntza "Estatuarena" baita.

Epaiaren aurka helegitea aurkez daiteke.

Lopezen Gobernuak dekretu berria egingo du

Epaiaren berri izan eta gero, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak iragarri du bere Exekutiboak dekretu berria egingo duela, Justizia Administrazioa euskalduntzeko helburuz.

ETBn egindako elkarrizketa batean, Mendiak azaldu du bere Saila helegitea aurkeztea aztertzen ari dela, eta aurreko Gobernuaren dekretuarekin "espirituarekin eta helburuarekin" ados dagoela.

Sailburuaren hitzetan, 2013 urtea arte Euskadin poliki-poliki ezarriko den bulego judizialarekin, Justizia modernizatu egingo dute, eta "prozesu judizial osoa euskaraz egitea" ahalbidetuko du.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa