Albisteak

Gizartea

Gizartea

Kontzentrazioa Bermeon

Herritarrek eta politikariek 'Alakrana' askatzea eskatu dute

Erredakzioa

2009/10/23

Santiago Pedrazek, bestalde, Adin Txikikoen Epaitegiaren esku utzi du berriro piratetako bat. Pilar Unzaluk aurreratu duenez, tripulatzaile guztiak ondo daudela esan diete arrantzaleek senideei.

Ehunka lagun bildu dira gaur eguerdian Bermeoko (Bizkaia) udaletxearen parean Alakrana atunontzia (duela 22 egun Indiako Ozeanoan bahitutako ontzia) “berehala” askatzea ekarriko duen negoziazioak “arintzea” eskatzeko.

Bermeoko portuan zeuden itsasontzietako sirenen hotsek eman diote hasiera 15 minutuko kontzentrazioari. “Askatu gure arrantzaleak” lelopean, Bermeoko, Mundakako, Santurtziko, Sestaoko eta Ondarroako udalek kontzentrazioa deitu dute udalerri bizkaitarrean.

Ehunka herritarrek, euskal alderdi politiko guztien ordezkariekin batera, elkartasuna helarazi diete kontzentraziora bertaratu diren senideei.

15 minutuko isilaldiaren ostean, Benito Lertxundiren “Itxasora Begira” abestiaren musikak bakarrik eten duena, Xabier Legarreta Bermeoko alkateak kontzentrazioa deitu dutenek adostutako adierazpen bat irakurri du.

Testu horretan Alakranaren tripulazioari eta senideei “erabateko babesa eta elkartasuna” adierazten diote. “Negoziazioak arintzea eta, tripulazioaren segurtasunari lehentasuna emanez, negoziatzaileek zuhur eta eraginkor jokatzea” eskatu dute. Era berean, marinel guztiak “berehala askatzea eta etxera onik itzultzeko nahia” aldarrikatu dute.

Jaurlaritza ez joatea arrazoitu du Unzaluk

Gaur Bermeon egin duten elkarretaratzeanparte hartzeari Eusko Jaurlaritzak uko egin diola eta, Unzaluk azaldudu euren zeregina ez dela "unean uneko ekitaldietara joatea", baiziketa arrantzaleen sendi guztiei "babesa" ematea.

Halaber,ukatu egin du alderdikideekin ika-mikak egon direla, elkarretaratzeadeitu duen Udal batean, Sestaton hain zuzen ere, alkate sozialistabadago ere. Izan ere, udalek, Jaurlaritzak eta PSE-EEk "paperezberdina" dutela adierazi du.

Hori bai, Gasteizko Gobernuak deialdiarekin bat egitea "sakon" aztertu duela aitortu du.

Elkarretaratzeanfamilien minari "erabilera politikoa" emango diotela esan eta geropiztutako polemikaren harira, Unzaluk "ondo" iritzi dio sendiek"herritarren babesa" jasotzeari.

Adin Txikikoen Epaitegira berriro

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Adin Txikikoen Epaitegia inhibitzea errefusatu du eta bere esku utzi du Alakrana atunontziaren bahiketagatik atxilotutako itsas-lapurretako bat. Adin nagusikoa dela ez dagoela nahikoa frogatuta iritzi dio Pedrazek.

Autoan epaileak onartu duenez, "nahiz eta auzipetua adin nagusikoa dela pentsatzeko aukera asko egon, ez dago erabateko ziurtasunik 18 urte baino gehiago dituela esateko, eta hori erabat frogatu behar da auziarekin aurrera jarraitu baino lehenago".

Hartu-emanak tripulazioarekin

Alakrana euskal atunontziaren patroiak eta kapitainak senideekin eta erakundeekin hitz egitea lortu dute dagoeneko, komunikazioak astebetez itxita egon eta gero, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Radio Euskadin iragarri duenez.

Sailburuaren hitzetan, ontziko tripulatzaile guztiak "ondo" daudela esan dute arrantzaleek.

Azken egunetan, senideak kezkatuta agertu dira, ezin izan baitzuten haiekin hitz egin joan den astetik, eta "zer gertatuko zaien" beldur zirela ere adierazi zuten.

Negoziazioen egoera

Bestalde, sailburuak esan du piratekin egiten ari diren negoziazioak "laburtu" ahal izatea espero duela, baina gogorarazi du "oso zailak" direla, "gaizkileekin ari baikara negoziatzen".

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa