Albisteak

Gizartea

Gizartea

Akordioa Jaurlaritza-Repsol

Euskadik gasolindegi elektriko sarea izango du 2011n

Erredakzioa

2009/10/29

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Eusko Jaurlaritza eta Mercedes enpresa elkarlanean ari dira, enpresa alemanak Gasteizen lehenengo furgoneta elektrikoak egiteko.

Auto elektrikoa gero eta hurbilago dago. Euskal Autonomia Erkidegoak gasolindegi elektriko sare bat izango du 2011 urtean, gaur goizean Eusko Jaurlaritzak eta Repsol konpainiak sinatu duten akordio baten ondorioz.

Hain zuzen ere, Patxi Lopez lehendakariak, Bernabe Unda Industria sailburuak, Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) presidenteak eta Antonio Brufau Repsol konpainiako presidenteak sinatu dute akordioa.

Hori horrela, Euskadi tankera honetako sare bat izango duen lehen erkidegoa izango da Espainiako Estatuan. Gasolindegi horiek gabe, auto elektrikoak ez lirateke bideragarriak izango.

Gainera, hala ibilgailu elektrikoaren garapena azkartzeko dagoen muga handienetako bat hautsiko da Euskadin. Izan ere, orain arte bi herrialdetan (Israel eta Danimarka)&' || 'nbsp;baino ez daude banaketa elektrikoaren sektorean ikertzen.

Prentsaurrekoan, Patxi Lopez lehendakariak adierazi du akordioak "etorkizunaren ateak" irekitzen dizkiola Euskadiri. "Lider diren enpresak ditugu, eta denok batera lan egiten badugu, banaketa elektrikoaren sektorean munduko liderrak izan gaitezke", gaineratu du. Izan ere, bere hitzetan, sektoreak "etorkizun handia" dauka.

Furgoneta elektrikoak, Gasteizen

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Eusko Jaurlaritza eta Mercedes enpresa elkarlanean ari dira, enpresa alemanak Gasteizen lehenengo furgoneta elektrikoak egiteko.

Bere aldetik, Undak gogorarazi du proiektu "aitzindaria" dela, eta hasieran EVEk eta Repsolek sustatuko badute ere, garapenean hainbat zentro teknologikok, udalek, erakundek eta enpresak ere hartuko dute parte.

2010ean merkatu ikerketak egingo dituzte, eta gasolindegiak non jarri ere aztertuko dute. Epeak aurreikusitakoaren arabera betetzen badira, hurrengo urtean, 2011n hain zuzen ere, gasolindegi elektrikoak errealitate izango dira Euskadin.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa