Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

EiTB Erreportajeak

Ikastolek teknologia berriak erabiliko dituzte Ikasys sistemarekin

Ainhoa Etxebeste

2010/10/06

Guztira EAEko 17 ikastolek 'Ikas Book' ordenagailuak erabiltzen dituzte jadanik. Esperientzia hau hezkuntza-sistema osora hedatu nahi dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko 17 ikastolek teknologia berriak erabiliko dituzte ikasleei eskaintzen dieten hezkuntza-sistema hobetzeko helburuarekin.

Lehen hezkuntzako 2, 4 eta 6. mailako hainbat haurrek esperientzia pilotu honen bitartez egiten dute lan jadanik. San Benito Lazkaoko ikastolan, adibidez, horretan ari dira.

''Ikas Book'' izeneko ordenagailu berriak dauzkate ikastolan lan egiteko. Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez, oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen sistema da.

Ikasys proiektuak ikasle bakoitzak bere ordenagailuarekin ikastea du xede. Hiru osagai biltzen ditu: tresna informatikoak, aplikazio informatikoak eta estrategia kurrikularrak.

Ikasleek edukiak trebatzea, memorizatzea eta ariketen bitartez irakaskuntzaren maila eta erritmoa bere buruari ezartzea da hiru osagai hauen helburua.

Erabili ondoren, ikasleek armairu berezietan gordetzen dituzte haien ordenagailu eramangarriak, beste ikasle batzuk ere erabil ditzaten.

Sistema honen bitartez, ikasgelak lortzen dituen emaitzak bat-batean ikus daitezke, baita gazteen balorazioak ere. Modu honetan, irakasleek badakite zein eduki indartu behar duten ikasleen hezkuntza maila hobetzeko.

Ikasys sistema hezkuntza sare osora hedatu nahi dute. EHUko pedagogia irakasleen elkar-lanean dabiltza DBHko ikasleei ere hedatzeko.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa