Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

'Alakranaren' bahiketa

Hilabete bat 'Alakrana' bahitu zutenetik

Erredakzioa

2009/11/02

Senideak etsita daude, zalantzak ugari baitira oraindik. Bestalde, astelehen honetatik aurrera, ontziek gerra materiala eraman ahal izango dute.

Astelehen honetan indarrean sartzen da itsasontziek gerra materiala eramatea baimentzen duen dekretua, Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzaren Arrantza sailburuak Somaliako piratek Bermeoko Alakrana atunontzia bahitu zutela jakinarazi zuenetik hilabete bat betetzen denean.

Atunontzia bahitu zutenean nazioarteko uretan arrantzan zegoen ontzi bermearra, 2009an Europar Batasunak piraten erasoak ekiditeko xedez, finkatu zuen segurtasun eremutik kanpo.

Canarias fragatak Alakranaren bahiketan pate hartu zuten bi pirata atxilotu zituen eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionalaren epaileak prozedura judizial bat martxan jarri zuen, bahiketa eta terrorismo delituak leporatuta.

Erasoen gorakada

Azken hilabetetan gora egin dute ozeano Barean gertatutako erasoek. Horregatik, atunontziak segurtasun neurriak indartzea pentsatzen hasi ziren, ontzietan armak daramaten pertsona kalifikatuak atunontzietan joanda.

Izan ere, Albacora enpresako Iria Flavia ontziak eraso bat pairatu zuen joan den ostiralean, baina ihes egitea lortu zuten. Hurrengo egunean, beste ontzi batek, Bermeoko Artza-k, eraso bat pairatu zuen, baina atunontziko segurtasun pribatuari esker, piraten norabidean tiro batzuk jaurti eta erasotzaileek etsi egin zuten.

Nekatuta

Bahitutako marinelen senideak atsekabeturik daude hainbeste egunetan ezer jakin gabe. Alakranako patroiaren arrebak adierazi duenez, "oso nekatuta" daude eta ez diote inori desiratzen. "Indargabeturik gaude, egun asko direlako. Oso nekatuta gaude. Egun guztiak berdinak dira, batzuk hobeak, besteak txarragoak, baina azken finean guztiak txarrak", aitortu du.

Negoziaketei buruz, ontziko patroiaren arrebak ezer ez dakiela adierazi du, "haiek daramate hori" gehituz, baina nork daraman zehaztu gabe.

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa