Albisteak

Gizartea

Gizartea

Txostena

AIk tortura polizialen salaketak gehiago aztertzea eskatu du

Erredakzioa

2009/11/03

Erakundeak duela bi urte atera zituen kasuen egoera errepasatzen duen txostena aurkeztu du. Gainera, torturaren eta tratu txarren aurkako borrokak Espainian izan dituen berrikuntzak jakinarazi ditu.

Amnistia Internazionalak Barne Ministerioari eskatu dio Espainiako segurtasun indarren aurka jarritako polizia tortura salaketak organismo independente batek aztertzea. Inbestigazioak hasteko gaitasuna duen organismo bat eta, horrek, kasua zuzenean fiskaltzari pasa ahal izatea. Horrez gain, erakunde horrek giza eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko baliabideak eta gaitasuna izatea eskatu dute.

Espainia: Gatza zaurian. Zigorgabetasun poliziala bi urte beranduago, hori da Esteban Beltran erakundearen Espainiako zuzendariak gaur aurkeztu duen txostena. Lanak duela bi urte jakitera eman zituzten kasuetan izan den "inbestigazio falta" errepasatzen du eta Espainian torturaren eta tratu txarren aurka egin diren berrikuntzak azaltzen ditu.

Beltranek azpimarratu du inbestigazioa torturarengatik eta tratu txarrengatik jarri beharreko zigorra "ia guztizko zigorgabetasunak ihes egiten duen zulo beltza bat" izaten jarraitzen duela. Horiek, zuzendariak adierazi duenez, egitura hutsune "kezkagarrien eta onartu gabekoen" ondorioa dira, baita ikertzeko borondate faltarenak ere, "batez ere", gertatzen den "artxibatze maila altuan".
Horregatik, Beltranek gaineratu du tratu txarrak jaso dituztenek eta torturatuak izan direnek oraindik "bide luzea" ibili behar dutela, baina azken urteetan eman diren "pausu txiki horiek oso ondo jaso" dituela erakundeak.

Bestalde, Beltranek adierazi du datorren azaroaren 12an Nazio Batuen Torturaren Aurkako Komitea izango dela. Bertan, Espainiako kasua aztertuko dute. Zentzu horretan, Espainiak alor honetan "egoera kezkagarri bat" bizi duen bitartean, Beltranek Erresuma Batuko eta Holandako kasuak azpimarratu ditu.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa