Albisteak

Gizartea

Gizartea

Gertakaria

Haur-pornografia irudiak zituen bikote bat atxilotu dute Zumarragan

Erredakzioa

2009/11/03

Iragan astean egin zituzten atxiloketak. Senar-emazteen etxebizitzan haur-pornografia irudiekin betetako bi disko gogor eta 138 euskarri informatiko aurkitu dituzte.

Bikote bat atxilotu zuen Donostiako Polizia Nazionalak Zumarragan (Gipuzkoa), iragan astean. Material informatiko pornografikoa atzeman zieten eta adingabeen usteltze ustezko delitu bat leporatu.

Komunikatu batean Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Badajozeko Poliziak emandako abisu baten ostean hasi zituzten ikerketak. Haur-pornografia sare bat ikertzen ari zen Badajozeko Polizia eta inplikatuetako bat Zumarragan bizi zela jakin zuen.

Polizia Nazionaleko agenteek 32 urteko M.B.S. eta 28 urteko D.G.A., haren emaztea, identifikatu eta atxilotu zituen iragan ostegunean, etxebizitza miatu eta material informatikoa atzeman ostean.

Senar-emazteen etxebizitzan haur-pornografia irudiekin betetako bi disko gogor eta 138 euskarri informatiko aurkitu zituzten. Atxilotuak epailearen eskuetan utzi zituzten.



Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa