Albisteak

Gizartea

Gizartea

Istripua Donostian

Laugarren solairutik erori da, simulazio bat egiten ari zela

Erredakzioa

2009/11/04

Hainbat kazetarik eta herritarrek ikusi dute ezbeharra, izan ere, sute-simulazioa jarraitzeko hitzordua zuten bertan.

Gizonezko bat zauritu da gaur Donostiako hotel bateko laugarren solairutik behera erorita. Sute-simulazio batean parte hartzen ari zen, baina probak huts egin du.

Ezbeharra 11:00ak aldera gertatu da, eraikin bat jendez husteko sistema berri bat probatzeko hiru simulazioetatik lehenengoa egiten ari zirela. Eraikineko leiho batetik lagun bat kable baten bidez erreskatatzean oinarritzen zen simulazioa.

Langileetako bat hoteleko laugarren solairuko leiho batean jarri da eta lurreraino zihoan kableari heldu dio, baina oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, sistemak huts egin du eta 16 metroko altueratik erori da.

Behargina zaurituta dago eta anbulantzian Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Hainbat kazetari istripuaren lekuko izan dira, izan ere, simulazioa jarraitzeko hitzordua zuten. Zenbait herritarrek ere ikusi dute ezbeharra.

Zauritutako gizonezkoaren lankideek azaldu dutenez, ebakuaziorako sistema berri hori aurretiaz probatu zuten eta ez zuen inolako arazorik eman.





Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa