Albisteak

Gizartea

Gizartea

Elkarrizketa Radio Euskadin

EAJ:"Hezkuntzako aldaketek erakusten dute PPk Gobernuan duen pisua"

Erredakzioa

2009/11/04

Belen Greaves EBBren idazkari nagusiak uste du PPk "ez zituela Jaurlaritzan pertsonak sartu nahi izan eta Hezkuntza sailburua Iñaki Oyarzabal izan beharrean, Isabel Celaak bete duela bere tokia".

Belen Greaves EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak esan du Jaurlaritzak Hezkuntza arloan egin dituen aldaketek islatzen dutela "PPk Lopezen Gobernuan duen pisua".

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, "PPk Lopezen Gobernuan duen pisua" erakusten dute, izan ere, "PPk aldaketaren aldeko gobernua izenpetu zuen, baina ez zituen Jaurlaritzan pertsonak sartu nahi izan, eta nahi ez zuenez, Hezkuntza sailburua Iñaki Oyarzabal izan beharrean, Isabel Celaak bete du haren lekua".

Greavesen esanetan, "PPri eta PSE-EEri galdetu beharko zaie zergatik aldatzen den hain modu partzialean elebitasuna ezarriko ez duen dekretu bat, zeren hori baita bi hizkuntza ofizial dituen herrialde batek behar duena".

Buruzagi jeltzaleak esan du EAJ Hezkuntza Sailaren buru izango balitz, euskara "babestuko" lukeela "gazteleraren gainetik". Haren arabera, eztabaida ez da "euskara komunikaziorako hizkuntza den ala ez", baizik eta "gure seme-alabek hezkuntza amaitzen dutenean euskararen ezagutza egokia izateko jarri behar diren baliabideak zeintzuk diren zehaztea".

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa