Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

Argazkia Interneten dago

Nicolas Sarkozyk detergente iragarkiak egin al zituen txikitan?

Erredakzioa

2009/11/04

Bonux detergentearen iragarkietan, 60ko hamarkadan, agertzen zen haur ilehoria Frantziako presidentea zen, CB News aldizkariaren arabera. Eliseok, ostera, ume hori Sarkozy ez dela adierazi du.

60ko hamarkadan Frantziako detergente ospetsu baten iragarkietan agertzen zen umea Nicolas Sarkozy al zen? Hori da gaur Frantzian jakingura eragin duen galdera, eta baita munduan ere, CB News aldizkariak iragarkietan azaltzen zen haur ilehoria Frantziako agintaria zela baieztatu ostean.

Bonux detergentearen argazkia da gaur Interneten gehien zirkulatzen ari den iragarkia. Bertan ume frantses bat agertzen da hegazkin batekin jolasten. 40 urte geroago haur hori Errepublikako presidente bihurtu dela ematen du. Bonux detergentea ezaguna zen Frantzian, paketeetan opariak zituelako.

Ume konkretu hori Sarkozy denik gezurtatu du Frantziako Gobernuak, baina markaren beste iragarkietan parte hartu duenik ez du ukatu, izan ere, agintariaren aitak iragarkia sortu zuen enpresan lan egiten zuen. Pal Sarkozy Frantziako presidentearen aitak argazkian agertzen dena bere semea ez dela esan du.

"Publizitatea 1967koa da eta guk ez dugu erregistrorik gordetzen, horregatik nor den jakitea ezinezkoa da", onartu zuen atzo detergentearen markak. Hala ere, argazkia argitaratu ostean, zenbait komunikabidek Nicolas Sarkozyren biografiak berreskuratu dituzte eta bertan presidenteak txikitan detergente baten bideoan parte hartu zuela esaten da, eta baita garbigarri baten bilgarrian bere irudia agertu ere.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa