Albisteak

Gizartea

Gizartea

'Alakrana'ren bahiketa

Gobernuak larrialdiko bilera deitu eta "lasaitasuna" eskatu du

Erredakzioa

2009/11/05

Maria Teresa Fernandez de la Vegak esan du Gobernua "ahal duen guztia" egiten ari dela arrantzaleak etxera itzultzeko eta bahiketa "laster" amaituko denaren itxaropena agertu du.

Espainiako Gobernuak larrialdiko bilera deitu du ''Alakrana''ren bahiketa jarraitzeko, izan ere, azken berrien arabera hiru arrantzale lurrera eramateko erabakia hartu dute piratek.

Bilera horretan, besteak beste, Carme Chacon Defentsa ministroak, Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernuko presidenteordeak, CNIko ordezkariek eta Armadako zenbait buruzagik hartuko dute parte.

Maria Teresa Fernandez de la Vegak gaur goizean azpimarratu duenez, ''Alakrana'' ontziaren bahiketa amaitzeko "ahal duen guztia" egiten ari da Exekutiboa eta, ondorioz, "lasaitasuna" eskatu die tripulazioaren familiei.

"Gure eskuetan dagoen guztia egiten ari gara. Dena laster amaituko denaren itxaropena izan behar dugu", adierazi du.

Diputatuen Kongresuan egin dituen adierazpenetan, kudeaketaren inguruko xehetasunak emateari uko egin dio, "zuhurtzia eta erantzukizunagatik".

Gobernua egoeraren larritasunaren jabe dela nabarmendu du, "lehenengo egunetik" lanean ari dela. Gauzak horrela, "lasaitasunerako mezua" igorri du.

Publizitatea

zuzenean

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

STREAMING-A
Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
11:00 2012/05/14

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/14

  • STREAMING-A
    Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra
    18:00 2012/05/14

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/15

 

Joera

  • Asteazkena 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 20

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 21

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa