Albisteak

Gizartea

Informa nazazu RSS

Gizartea

'Alakrana'ren egoera

Bahituen herrietako alkateak Unzalurekin bilduko dira

Erredakzioa

2009/11/05

Bermeoko, Ondarroako, Mundakako, Santurtziko eta Sestaoko alkateak 17:30etan elkartuko dira Arrantza sailburuarekin arrantzaleen egoeraren berri izateko.

Bermeoko, Ondarroako, Mundakako, Santurtziko eta Sestaoko alkateak Pilar Unzalu Arrantza sailburuarekin bilduko dira gaur arratsaldean, Alakranako tripulazioaren egoerari buruzko informazioa jasotzako lehenengo eskutik, udal horietako iturriek jakitera eman dutenez.

Bilera 17:30etan izango da Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan. Alakranan herrikideak dituzten bost alkateak bertaratuko dira, izan ere, gaur goizeanpiratek hiru arrantzale lurrera eraman dituztela jakin dute.

Xabier Legarreta (Bermeo), Felix Aranbarri (Ondarroa), Unai Rementeria (Mundaka), Ricardo Ituarte (Snturtzi) eta Jose Luis Marcos Merinoren (Sestao) asmoa tripulazioaren egoeraren berri izatea da eta lehen bai lehen aska ditzaten hartuko dituzten neurriak jakinaraztea.

Bost udal bizkaitarrek kontzentrazio bateratua egin zuten urriaren 23an Bermeoko Udaletxearen aurrean "Askatu gure arrantzaleak" lelopean.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa